Laguntza behar al duzu zure etxea modu eraginkorrean berritzeko?

Laguntza behar al duzu zure etxea modu eraginkorrean berritzeko?

1 min.

Laguntza behar al duzu zure etxea modu eraginkorrean berritzeko?

Konponketaren bat egin behar al duzu etxean? Teilatuan edo fatxadan obraren bati ekiteko unea iritsi al da? Elementu komunak edo irisgarritasuna hobetzea komeniko litzateke? Eraikinerako energia-sistema eraginkorragoa aztertzeko ordua al da? Lehenago edo beranduago, etxejabe guztiek horrelako egoerak bizi izaten dituzte, dirutza gastatzea eskatzen dutenak.

LABORAL Kutxak zerbitzu berritzailea eskaintzen du, Etxebizitzen Berriztapen Eraginkorreko zerbitzuaren bitartez eta ingeniaritzan eta eraikuntzan puntakoak diren MONDRAGON korporazioko enpresekin batera. Zerbitzuak iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta inbertsioetan errentagarritasuna bermatzen ditu, zure jabekide-elkartearen zerbitzura esperientzia eta profesionaltasuna jarriz.

Konponbideak eskaintzen ditugu:

  • Irisgarritasuna hobetzeko.
  • Berokuntzako instalazioen eraginkortasuna hobetzeko.
  • Fatxadak eraginkortasunez zaharberritzeko.
Zerbitzuaren barruan sartzen dira:
  • Eraikinaren egoerari buruzko diagnostikoa.
  • Proiektuak eta obrak.
  • Egingo diren obrak eta inbertsioak finantzatzea.
  • Berritze-lanetarako diru-laguntzei buruzko informazioa eta horien gestioa.
  • Energia-aholkularitza eta berokuntzan edo aire girotuan aurrez daitekeenari buruzko kalkuluak.
Zure eraikinak edo, hobe esanda, buruan duzun obrak gure zerbitzua erabiltzeko aukera ote duen jakiteko honako inprimaki hau bete behar duzu, besterik ez. Bertan, zure jabekide-elkartearen ezaugarriak azaltzeko eskatzen dizugu, zure beharretarako proposamen egokiena bidal diezazugun. Eraikinaren egungo egoera, egin nahi diren obrak eta energia-eraginkortasunari buruzko oinarrizko datu batzuk jakin behar ditugu.

Interesatzen zaizu? Ba ez izan zalantzarik: hementxe gaituzu.


Zein da zure erreakzioa?