Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko abuztua | LK Gazteak

Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko abuztua | LK Gazteak

2 min.

Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko abuztua | LK Gazteak

Gazte, nerabe, eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak bilatzen dituzue?

Abuztuan, Euskal Herriko herri, kale eta hirietan ezezik, gure lehendabiziko hiru gomendioetan ere nagusitu da jai giroa. Izan ere, Aste Nagusian girotutako pelikula bat dakarkizuegu, lagun arteko jai giroa intriga bihurtzen duen misteriozko telesail bat, eta bi lagunen festarako gogoa ozpintzen duen gertakizun bati buruzko nobela bat. Horrez gain, Euskal Herriko 50 gazterekin egindako saio bat gomendatu nahi dizuegu, gazteak oso kontutan hartzen dituen komunikabide bat eta gazteenak diren edo gazteentzat lan egiten duten elkarteentzako oso baliabide erabilgarri bat.

 

🎞️ Pelikula

Jone, batzuetan

Aita gaixo duelarik, bere neskalagunarekin Bilboko Aste Nagusira joatea erabakitzen duen emakume bati buruzko pelikula honekin, aipamen berezia lortu zuen Malagako Zinemaldian Sara Fantova bilbotarrak eta EiTBren Egile Berriak saria iazko Donostiako Zinemaldian.

 

📽️ Telesaila

Piztiak

Genero fantastikoa eta beltza konbinatzen dituen telesail honetan, iraganeko istorioak eta sekretuak azalerazten dira gau batean, bere lagunek egiten dioten agur-festaren erdian, Ekiñe izeneko protagonistak izebaren baserriko ganbaran ezohiko aurkikuntza bat egiten duenean.

 

📕 Irakurgaia

Festa

Gazteak askotan ahaztu dituen arren, badiira euskal literaturan publiko horrentzat idatzi duten idazle aipagarriak, liburu bikainak egin dituztenak, Jasone Osororen nobela hau bezalakoak, 16 urterekin haurdun geratzen den neska baten istoria kontatzen duena.

 

📺 Ikusentzunezkoak

Spoiler maiteak

Esperimentu dibertigarri bat proposatzen duen saio honetan, Euskal Herriko 50 gaztek 10 minutuko zita laburrak dituzte, bata bestearen sekretuak ezagutzeko, eta spoilerrak gustuko ez dituztenean, botoiari sakatu, parekoa kanporatu, eta beste zita bati hasiera emateko.

 

🗞️ Komunikabideak

Kultur Sharea

Gazteekin lotutako albisteei eta edukiei arreta berezia eskaintzen zaie aldizkari kultural honetan, podcast formatoan entzun daitekeena, hainbat gizarte saretan jarraitzeaz gain (X, Facebook, Instagram, Youtube eta Mastodon).

 

📋 Baliabideak

EGK Katalogoa

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gazteekin edo gazteentzat lan egiten duten elkarteei zuzentzen zaien katalogo honek, Euskadiko Gazte Kontseiluak eskaintzen dizkien baliabide guztiak biltzen ditu, elkarte horiek beraien lana hobeto eta errazago egin dezaten.


Zein da zure erreakzioa?