Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko uztaila | LK Gazteak

Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko uztaila | LK Gazteak

2 min.

Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko uztaila | LK Gazteak

Gazte, nerabe, eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak bilatzen dituzue?

Uztailean, kirolek telebistan ere lortu duten arrakastaren erakusgarri den komedia batekin hasiko ditugu gure proposamenak, eta irakurle gazteentzat pentsatutako eta egindako aldizkari batekin. Horrez gain, hitzaren zentzu guztietan fantastikoa den eleberri bat ere ekarri dizuegu eta mendekotasuna sor ez dezan, dosi txikietan hartu behar den jolas bat. Bukatzeko, udako opor egunak familia osoarekin disfrutatzeko plan zoragarri bi gomendatuko dizkizuegu, abenturaz beteriko egun bat pasatzeko edo, nahiago baduzue, gizakiok kobazuloetan bizi ginen iragan urrunera bidaiatzeko.

 

📺 Telesaila

Gora eta saskira

Institutu berri batera neska oso altua iristen denean, erdipurdiko saskibaloi taldeak behar duen izarra topatu duela pentsatu du baina ez da hain erraza izango, izan ere, umorezko telesail ingeles honen protagonista neska oso altua izateaz gain, oso traketsa ere badelako.

 

💻 Komunikabideak

Gazteberri

Gazteei zuzendutako aldizkari honetan elkarrizketak, albisteak eta erreportajeak argitaratzen dituzte, sexu-heziketari, euskarari, teknologiari eta zientziari lotutako gai asko jorratzen dituzte eta Tiktok, Instagram eta X gizarte sareetan ere jarraitu daiteke.

 

📗 Literatura

Etxe berdea

Genero beltzetik eta sobrenaturalismotik hartutako elementuekin eta pertsonaia desberdinen testigantzak oinarri hartuta, intrigazko narrazio bikaina idatzi zuen Andoni Agirrezabal gazteak, euskal literaturak aspaldi izan duen lehen nobelarik gogoangarrienetakoa.

 

💡 Jolasa

Dosika

Euskararen ezagutzan trebatzeko jolas honek Wordle ezagunaren antzeko dinamika erabiltzen du baina hitzekin beharrean, Euskal Herriko pertsonaiekin, egunero bat asmatu behar baita beste pertsona batekin dituen berdintasun eta ezberdintasunetatik abiatuta.

 

🚵 Ateraldia

Irrisarri land

Tirolina batekin hegan egiteko, arborismoaz gozatzeko, mendi-bizikletan ibiltzeko, jaiak eta urtebetetzeak ospatzeko eta beste hainbat jarduera praktikatzeko aukera ematen du abentura parke ikusgarri honek, Nafarroako Igantzin, ingurune natural zoragarri batean.

 

⛰️ Ateraldia

Ekain berri

Zestoan, Ekain kobazuloan UNESCOk 2008an Munduko Ondare izendatutako margoak daude eta gure leizezuloetako arbasoen mundu liluragarria ezagutzeko aukera eskaintzen du gaur egun Ekain Berrik, bisita gidatuen eta bisita antzestuen bidez.


Zein da zure erreakzioa?