Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko abuztua | LK Haurrak

Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko abuztua | LK Haurrak

2 min.

Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko abuztua | LK Haurrak

Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?

Abuztuan, bere tximinoarekin mundu osotik ibiltzea maite duen neska adoretsu batek etxeko txikienei laguntza eskatuko die, mila abentura bizitzeko, eta otso bat ehizatu nahi duen adore handiko mutil batek laguntza emango die, musikaz gehiago disfrutatzeko. Gure gomendioen artean, animazio jaialdi bat ere topatuko duzue eta euskarazko haur kanta ezagunetan oinarritutako bideojoko bat. Azkenik, haur literaturari dedikatutako dokumentazio zentro bat ezagutzera gonbidatuko zaituztegu, eta eraberritutako museo bat bisitatzera, haurrentzako ezin hobea den aitzakia batekin. 

 

📹 Telesaila

Dora esploratzailea

Ordenagailuetako joko interaktiboen gisara planteatutako marrazki bizidun hauetan, Dorak eta bere tximinoak ikusleen laguntzari esker lortzen dute beraien abenturetan arrakasta izatea, eta formato horrekin mundu osoan sekulako arrakasta lortu ondoren, orain euskaraz ikusi daitezke.

 

🎭 Ikuskizuna

Pedro eta otsoa

2024an estreinatu zuen ABAO Txikik Serguéi Prokófiev-en ikuskizun hau, orain Makusin ikusi daitekeena, eta otso bat ehizatzea lortzen duen Pedro adoretsuaren istoria kontatuz, haurrei orkestra bateko instrumentuak ezagutzera ematen dizkiena.

 

🎉 Jaialdia

Animadeba

Irailaren 3tik 6ra egingo da Debako nazioarteko animazio jaialdia -iazko pelikulekin egindako bilduma Primeran plataforman ikus dezakezue- eta aurtengo programazioaren baitan, haurrentzako pelikulak ezezik, argiekin marrazteko tailer bat ere eskeiniko da.

 

📱 Aplikazioa

Haur kantak

4 urtetik gorako haurrentzat pentsatuta dagoen bideojoko honen inspirazioa 3 kantu dira, Euskal Herriko haur eta guraso guztiek ezagutzen dituzten 3 kantu, hirurak Imanol Urbieta musikagilearenak eta hirurak ezin ezagunagoak: Ran Rober Ran, Plisti plasta eta Jon Braun.

 

📚 Baliabideak

Haur Liburuen Dokumentazio Gunea

Irakasleei, ikertzaileei eta haur literaturarekin zerikusia duten profesionalei baliabideak eskaintzen dizkien Euskal Herriko dokumentazio zentro bakarra Donostiako Liburutegi Nagusian aurkitu daiteke, eta kontsultak zein maileguak egiteko aukera eskaintzen du.

 

🖼️ Erakusketa

Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak

Ekainean zabaldu ditu ateak Bilboko Euskal Museoak, zaharberritze lan luzeen ondoren, eta  irailaren 6ra bitartean, aitzakia ederra duzue museoa haurrekin bisitatzeko, klaustroan ikusgai egongo direlako hiriko buruhandi eta erraldoi historikoak.


Zein da zure erreakzioa?