Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko uztaila | LK Haurrak
2026-07-01
Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko uztaila | LK Haurrak
Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?
Uztailean, kontuz ibili behar izaten dugu liztorrekin kalean, hondartzan edo mendian baina gure gomendioekin hasteko pelikula bat aukeratu dugu, liztorrekin adiskidetzeko modukoa, eta magia eskola batean girotutako telesail bat, aspaldi utzi ziotelako sorginek ipuinetan beldur emateari eta, orain, askoz beldurgarriagoa den institutura joatea tokatzen zaie! Horrez gain, sorginkeriak baino liluragarriagoak diren esperimentuak egiteko saio bat gomendatu nahi dizuegu, eta sorginkeria dirudien fenomeno astronomiko batekin disfrutatzeko saio berezi bat, eta leku are bereziago bat. Eta uda horretarako une aproposa denez, plan eder bat ere proposatuko dizuegu, euskal kostaldera hurbiltzeko eta itsasoz bestaldera begiratzeko.
📽️ Pelikula
Liztor Kapitainak, jatorrizko bertsioan Juan Luis Guerra kantariaren ahotsa duen Avispatropoliseko eta Eztiaren Erreinuko heroiak, Jacques Poison liztor maltzurraren kontra egin beharko du, Dominikar Errepublikan ekoiztutako animaziozko abentura honetan.
📺 Telesaila
Harry Potterrenak ezagunenak diren arren, badira antzeko proposamen batetik oinarrituta arrakasta izan duten beste liburu batzuk ere, esate baterako, Jill Murphy idazlearen The Worst Witch sortakoak, magia eskola batean gertatzen den telesail honen oinarrian daudenak.
👩🔬 Zientzia
Makusik estreinatu duen saio honen helburua ume eta gaztetxoak zientziara gerturatzea da eta horretarako, atal bakoitzean, Arnaitz Fernandez fisikari eta meteorologoak esperimentuen bidez, abentura zientifiko txiki batean murgilduko ditu
☀️ Zientzia
Abuztuaren 12an hitzordu oso berezia izango dugu: eguzki-eklipse osoa egongo da eta hori baino lehen, fenomeno astronomiko ikusgarri honen nondik norakoak ezagutzeko 6 atalez osatutako saio berezia prestatu du Makusik, Arnaitz Fernandez eta June Ansoleagaren eskutik.
🦌 Ibilaldia
Nafarroako familia-aisialdiko parkerik handienean, 200 espezie desberdinetako animaliak ikus daitezke, ibilbide tematikoak egin eta 30tik gora jolas praktikatu, eta aurtengo abuztuaren 12an, hauxe izango da egun bati bi gau emango dizkion eklipsea bizitzeko lekurik onenetakoa.
🐳 Ibilaldia
Itsas ondareari eskainitako ontziola-museo honetan San Juan baleontziaren eraikuntza bertatik-bertara ikus daiteke, eta iraganeko aro liluragarri bat hurbilagotik ezagutu, itsasontzi ikusgarriak Atlantikoaz haraindiko espedizio handietan abiatzen ziren garai batekoa.
Zein da zure erreakzioa?