Zer irakurri, ikusi eta entzun euskaraz – 2026ko abuztua | LKULTURA
2026-08-17
Zer irakurri, ikusi eta entzun euskaraz – 2026ko abuztua | LKULTURA
Lagunok, harpidedunok, irakurleok:
Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak.
Abuztuan, euskal zinemagintzaren historia ulertzeko ezinbestekoak diren pelikula historikoak zaharberrituta ikustera animatuko zaituztegu, eta formato berritzaileekin ausartzen diren talentu berriak deskkubritzera. Horrez gain, galdera zaharrei erantzun berriak ematen dizkien podcast bat gomendatuko dizuegu eta hasiera berriei ere amaiera eman behar zaiela ondo dakien musikari bat. Eta bukatzeko, bi plan proposatuko dizkizuegu, udako egun zoriontsuei ahalik eta zorion handienarekin agur esateko.
🎞️ Pelikulak
Euskal zinemagintzaren lau klasiko garaikide eraberritzeko eta berreskuratzeko proiektuari buruzko dokumentala, laurak Primeran plataforman ikusi daitezkeen erdimetraiak, Hamaseigarrenean aidanez, Ehun metro, Zergatik panpox eta Oraingoz izen gabe.
📽️ Telesaila
“Formato txikiak, talentu berriak” ekimenari esker sortutako komedia honetan krisian dauden bi aktore dira protagonistak, proiektu garrantzitsu baten casting-ean topatzen direnak, eta urte bete lehenago bien artean gertatu zenagatik dena hankaz gora jar dezaketenak.
🎙️ Podcasta
Euskadi Irratiko Faktoria saioan Alaia Martin eta Peru Magdalenak irudimena, umorea eta hizkuntzarekin jolas egiteko gaitasuna baliatzen dituzte absurdoak diruditen galderei erantzuteko, eta orain, biziritzari buruzko gogoeta horiek podcast formatoan disfrutatu daitezke.
🎵 Musika
Primeran plataforman ikusi daiteke Berri Txarrak taldea utzi eta lau urtera, Gorka Urbizuk ezustean argitaratu zuen Hasiera berri bat diskoaren birako azken kontzertua, eta Urbizuri proiektu horren inguruan llaski Serrano kazetariak egin zion elkarrizketa.
- Entzun LABORAL Irratian Ilaski Serranori egin genion elkarrizketa: «Nik euskal kazetari izateko hautua egin dut, euskaraz nabil lanean, horrek dakarren guztiarekin»
🎊 Jaialdia
Abuztuaren 28tik 29ra, Miramongo anfiteatroan, Donostian egingo da, musika elektronikoari dedikatutako jaialdi honen X. edizioa, aukera ezin hobea era honetako musika maite dutenek dantzan eginez esaten diezaioten udari agur.
🎉 Jaialdia
Irailaren hasieran, gastronomiaz, kulturaz eta ingurune natural baten edertasunaz gozatzeko aukera baliatu nahi duzuenok, Urdaibaira hurbildu zaitezkete, Bizkaiako Txakolina elkarteak antolatzen duen jaialdi honen 6. edizioaz disfrutatzera.
Zein da zure erreakzioa?