Zer irakurri, ikusi eta entzun euskaraz – 2026ko maiatza | LKULTURA
2026-05-18
Zer irakurri, ikusi eta entzun euskaraz – 2026ko maiatza | LKULTURA
Lagunok, harpidedunok, irakurleok:
Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak.
Maiatzean, denborak kaltetu beharrean hobetu egin duen pelikula klasiko bat proposatu nahi dizuegu, denboraren kalteak batere zahartu edo heldutu gabe pairatzen dituzten izaki sobrenaturalei buruzko komedia jenial bat eta denboran bidaia harrigarri eta zinez interesgarri bat egiteko aukera paregabea eskaintzen digun erakusketa bat. Horrez gain, ikusentzunezkoen esparrutik mugitu gabe, musikaz gozatzeko gonbita luzatu nahi dizuegu, eta idatziz ere, komedia apur batekin disfrutatzekoa. Bukatzeko, zientziaren marabillak hurbiltzeaz gain, emakume zientzialariak ezagutzera ematen dizkigun podcast bat gomendatu nahi dizuegu.
📽️ Pelikula
Pantailak Euskaraz elkarteak egindako lanari esker, HBO Max ere euskarazko edukiak eskaintzen hasi da, tartean, bere errebeldia, bere espiritu erromantikoa eta bere kontakizunaren boterea bizi-bizirik mantentzen dituen klasiko ahaztezin eta iraungiezin hau.
🎞️ Telesaila
Ehunka urte elkarrekin bizitzen daramaten lau banpirori eta banpiroa izateko esperantzarekin beraientzat lan egiten duen gizakiari egunero gertatzen zaizkien gauzak egunerokotasunez kontatzea da beste hainbat ere badituen komedia surrealista eta bikain honen dohaietariko bat.
🖼️ Erakusketa
Irulegitik Ponpelora, hiri baten sustraiak
Ponpelo Civivox berrian, irailaren 27rarte ikusi ahal izango da duela 2.100 urte sortu zen hirira garamatzan erakusketa ikusgarria, Arantzadi Zientzia Elkarteak komisariatutakoa, eta orain arte ikusi ez diren objektuak erakusten dituena, tartean, Irulegiko indusketetan agertu direnak.
🎵 Musika
Guau plataformak euskarazko produkzioen eta euskal musikarien soinu bandak bilduma batean bildu ditu, eta bilduma horretan entzun daiteke, beste beste, Maite Arroitajauregi eta Aránzazu Callejari Goya saria eman ziena eta Urkijoren beraren Gaua pelikularako egin duten azkena.
🎙️Entzun LABORAL Irratian Maite Arroitajauregi egin genion elkarrizketa: «Niretzako jolasa da esperimentazioa»
📚 Irakurgaia
Booktegi webgunearen doako liburuen katalogoan topatu daiteke Harkaitz Canoren ariketa literario gogoangarri hau, euskal literaturan hain urria den komediaren generoan urrea egiten duena eta Canoren testuaz gain Anjel Lertxundiren hitzaurrea dakarrena.
- 🎙️ LABORAL Irratia entzuten jarraitu nahi baduzue, Harkaitz Canorekin elkarrizketa ere badaukazue: «Jendeak ikusten ez dituen hainbat ofizio daude liburu batean atzean»
- 🎙️ Eta Anjel Lertxundiri ere elkarrizketatu genuen: «Idazle batentzat begirada eta belarria, biak dira fundamentalak»
🎙️ Podcasta
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen duten buruzko podcast honetan zientziaren dibulgazioa berdintasunaren eskutik doa, Elhuyarreko bi dibulgatzaileek arreta berezia jartzen dietelako zientziaren arloan ezkutuan geratu diren emakumeei.
Zein da zure erreakzioa?