M8: Ahalduntze ekonomikoa lortzearen garrantzia

M8: Ahalduntze ekonomikoa lortzearen garrantzia

4 min.

M8: Ahalduntze ekonomikoa lortzearen garrantzia

M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna da. Lehen, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna deitzen zitzaion. Agintariak konturatu ziren emakume guztiak barne hartu behar zituela, horien adina edo egoera zena zela, eta kendu egin zuten termino hori: Emakumearen Nazioarteko Eguna. Besterik gabe, abizenik eta bazterketarik gabe. Emakume guztientzat. Eta gizon guztientzat. Izan ere, hau ez da emakumeen kontua bakarrik; gizonei ere eragiten die. Feminismoak berdintasuna bilatzen du. Zergatik da garrantzitsua ahalduntze ekonomikoa lortzea? Egun horren helburuetako bat da emakumeen ahalduntze ekonomikoa lortzea, gero eta aldakorragoa den mundu honetan. Horrek herritar guztien artean pobrezia murrizten lagunduko luke. Gure gizartea gidatzen duen egungo eredu soziopolitikoak genero-berdintasuna ahultzen du eta muturreko desberdinkeria ekonomikoa elikatzen du, Oxfamek laburbildu duen moduan. Emakumeentzat zailagoa da kalitateko eta hobeto ordaindutako lanpostuak lortzea. Askotan, emakumeek familiaren zaintza lehenetsi behar izaten dute beren lan-karreraren aurretik, eta horrek areagotu egiten du ordaindu gabeko lan-karga. Kontziliazio zailak emakumeei eragiten die batik bat, eta batzuetan uko ere egin behar izaten diote lanari. Horregatik, gomendagarria da finantzak bikotean kudeatzea. Kristalezko sabaia beste errealitate bat da, eta mundu profesionalean emakume askok egiten dute talka haren kontra. Horrek guztiak mugatu egiten du biztanleria erdiaren eragiteko gaitasuna eta erabakitzeko ahalmena. Emakumeen ahalduntze ekonomikoa lortzeko behar-beharrezkoa da horiek kalitateko eta ondo ordaindutako lanpostu duin bat lortzeko aukera izatea, eta erabakitzeko ahalmen handiagoa izatea, hainbat azterlanen arabera.  

Mende bat baino gehiago parekotasuna lortzeko

Ekonomian, genero-desberdintasunak 9 bilioi dolarreko kostua eragiten du urtean garapen-bidean dauden herrialdeetako emakumeentzat, Ayuda en Acción erakundearen arabera. Diru hori ez litzateke emakumeentzat bakarrik izango onuragarria; izan ere, komunitateek ere erosahalmen handiagoa izango lukete, eta horrek sekulako bultzada emango lioke ekonomia osoari. Paradoxikoa badirudi ere, dirua baino askoz gehiago behar da pobreziarekin amaitzeko.  Azkenaldian areagotu egin da emakumeekiko sentsibilizazioa, baina, NBEk jasotzen duenez, aurrerapenak motelegi doaz horren azkar doan mundu honetan. Oro har, emakumeek gizonek baino gutxiago irabazten dute, eta diru-sarrera eta lan-baldintza xumeagoak dituzten lanpostuetan pilatzen dira. Generoen arteko soldata-arrakala % 23koa da mundu osoan, eta lan ordainduetan gizonak baino 700 milioi emakume gutxiago daude. Munduko Ekonomia Foroak ohartarazi zuenez, hobera egin beharrean, 2016an genero-desberdintasuna 2008ko mailara jaitsi zen ekonomiari dagokionez. Erakunde horren arabera, oraindik ehun urte beharko ditugu horrenbeste desiratutako genero-parekotasunera iristeko. Beste erakunde batzuk are ezkorragoak dira, eta 170 urtera luzatzen dute zifra hori.  

Nola lor daiteke ahalduntze ekonomikoa?

Emakumeen ahalduntze ekonomikoa lortzeko ezinbestekoa da horiek kalitatezko eta ondo ordaindutako lanpostu duin bat lortzeko aukera izatea, eta enpresetan erabakiak hartzeko ahalmen handiagoa izatea. Gaur egun, Ibex 35 indizean hiru emakume bakarrik daude agintean. Egiturazko aldaketa ez da beharrezkoa bakarrik, ezinbestekoa baizik. Horregatik, Garapen Iraunkorrerako Helburuek pobreziarekin amaitu eta genero-berdintasuna lortzearen alde apustu egiten dute. LABORAL Kutxak bat egin du Nazio Batuen ekimenarekin, eta Agenda 2030 babesten dugu. LABORAL Kutxan, soldata berdina da lanbide-kategoria bakoitzean, sexua edozein izanik ere. Urteak daramatzagu genero-berdintasunerako politika aktiboekin, ahalduntze-eskola bat dugu emakumeak erantzukizuneko postuetara irits daitezen, eta Estatuan diharduten erakundeen artean administrazio-organo gorenean (Kontseilu Errektorean) parekotasuna lortu duen lehena (eta oraingoz bakarra) izatea lortu dugu. Gainera, gure publizitate guztia eta gure komunikazioak hizkuntza eta irizpide inklusiboekin egiten ditugu, eta genero-indarkeria salatzeko jarduera ugari egiten ditugu. Azkenik, emakumeen kirolarekin konprometitutako agente aktiboa gara, eta kirol-babesen inguruan dugun politika emakumeak eta gizonak neurri berean kontuan hartzen dituzten proiektuak babestera bideratuta dago. Emakume Master Cup txapelketa babesten duen marka nagusia gara, eta, 2018. urtearen amaieraz geroztik, akordio bat dugu Euskadi Txirrindularitza Fundazioarekin, nahi duten Euskadiko haur guztiek txirrindularitzan ahalik eta baldintzarik onenetan jardun dezaten.  


Zein da zure erreakzioa?