Maskota bat baduzu, hau interesgarria da zuretzat…
2023-09-07
Maskota bat baduzu, hau interesgarria da zuretzat…
Irailaren 29an, animalien ongizateari buruzko lege berria jarriko da indarrean, hots, 7/2023 Legea, martxoaren 28koa, Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babestekoa, 2023ko martxoaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 6 hilabete geroago.
Lege berriaren helburua da gizarteak animalien duintasuna aitortu eta babes dezan arautzea. Azken batean, gure bizikidetza-ingurunean haiekiko jokabide duina izatea lortu nahi da, izaki bizidunak baitira; horretarako, gure maskotekiko gutxieneko eskubide eta betebehar komunak finkatzen ditu.
Txakurrak, katuak eta hudoak… lagun egiteko animaliak
Legeak honako hauek soilik hartzen ditu lagun egiteko animaliatzat: txakurrak, katuak, hudoak, produkzio-animaliak (zenbait kasutan), hegazti batzuk, akuariofiliako animaliak eta lagun egiteko animalien zerrenda positiboan jasotako gainerako etxe-abereak (zerrenda hori oraindik argitaratzeko dago).
Horrenbestez, legez kanpokoa izango da aipatutakoen artean ez dagoen eta lagun egiteko animalien zerrendan ez dagoen maskota bat edukitzea. Legea indarrean jarri aurretik edukiz gero, ordea, horiei ere eutsi egin ahal izango zaie.
Txakur bat baduzu bete beharreko araudiaren gakoak
Hona hemen betebehar nagusiak:
- Mikrotxip baten bidez identifikatzea eta zure autonomia-erkidegoko Lagun Egiteko Animalien Erregistroan inskribatzea. Katua edukiz gero ere arau hori bete beharko da.
- Ziurtatzea animalia dagoen lekuak —etxea izan zein beste leku bat izan— haren oinarrizko behar fisiologikoak, etologikoak eta ekologikoak behar bezala garatu ahal izateko baldintzak betetzen dituela.
- Animalia une oro gainbegiratu beharko da. Hala ere, gainbegiratu gabeko gehieneko denbora-tarte bat onartzen da: 24 ordu txakurrentzat —salbu eta geolokalizazio-gailuren bat erabiltzen bada eta txakurrak aterpea badu— eta 3 egun katuentzat.
- Animaliaren osasuna bermatzeko beharrezko zaintzak ematea, eta, nolanahi ere, legez nahitaezkotzat jotzen direnak; besteak beste, albaitaritza-azterketak egitea, zehazten den maiztasunarekin eta behar bezala dokumentatuta.
- Txakurra edukitzeko prestakuntza-ikastaro bat egitea. Ikastaroa doakoa izango da, baina haren edukia garatzeko dago oraindik.
- Erantzukizun zibileko aseguru bat egitea, txakurrak hirugarrenei eragiten dizkien kalteak estaltzeko adinako kapitalarekin, arriskutsua izan daitekeen txakurra den edo ez kontuan hartu gabe. Betebehar hori etenda geratu da Legearen erregelamendu bidezko garapenaren zain, nahiz eta horretara behartu dezakeen araudi autonomiko edo lokalari erantzun behar zaion, hala nola Euskadin 2022tik (9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, etxeko animaliak babestekoa), Errioxan (8/2017 Legea, irailaren 19koa, Errioxako laguntza-txakurrena) eta Madrilen (4/2016 Legea, uztailaren 22koa, Madrilgo Erkidegoko Lagun Egiteko Animaliak Babestekoa), eta, nolanahi ere, betebeharra mantentzen da arriskutsua izan daitekeen txakur bat edukitzean.
Nolanahi ere, honako hau xedatzen du animalien ongizaterako lege berriak, zalantzarik egon ez dadin: animaliaren jabea dela animaliak pertsonei, beste animalia batzuei, gauzei, bide eta espazio publikoei, eta natura-inguruneari eragiten dizkien kalte, galera edo eragozpenen erantzulea, betiere hirugarren baten probokaziorik edo zabarkeriarik ez badago. Hortaz, jabeak beharrezko neurriak hartu beharko ditu animalia edukitzeak edo haren zirkulazioak horrelakorik eragin ez dezan.
- Animaliak baldintza egokietan garraiatzea, behar besteko espazioa eta girotzeko zein aireztatzeko sistemak dituzten bitartekoak erabiliz, animaliaren erosotasunari eusteko, eta ura, janaria eta beharrezko atsedena ematea.
Esan beharra dago arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko eskakizun eta betebehar espezifikoak ez direla aldatzen.
Hala, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legeak arautzen jarraitzen du, eta txakur-arraza hauek daude kategoria horretan: pit bull terrierra, Staffordshire bull terrierra, american Staffordshire terrierra, rottweilerra, dobatxakur argentinarra, fila brasildarra, Tosa inua eta Akita inua, lege hori garatzen duen 287/2002 Errege Dekretuaren arabera eta Erantzukizun Zibileko aseguru bat eskatzen da, 120.000 euroko gutxieneko estaldurarekin. Estaldura hori aldatu ahal izango da Animalien Ongizateari buruzko Lege berria erregelamendu bidez garatzen denean.
Hau debekatzen du Legeak, besteak beste:
- Animaliei tratu txarrak ematea edo fisikoki erasotzea.
- Animaliei kalteak eta sufrimenduak eragiten dizkieten metodoak eta tresna inbaditzaileak erabiltzea.
- Nahita uztea espazio itxi edo irekietan.
Honako zigor hauek ezartzen ditu Legeak, betebeharrak ez betetzeagatik edo arauak hausteagatik:
- 500 € eta 10.000 € bitartekoak, honelako arau-hauste arinengatik:
- Animaliak espazio publikoetan ibiltzen uztea, zaintzaileak aurrez aurre gainbegiratu gabe.
- Ibilgailu itxien barruan eta baldintza meteorologiko arriskutsuen eraginpean
- Txakurren kasuan, erantzukizun zibileko asegururik ez izatea.
- …
- 10.001 € eta 50.000 € bitartekoak, honelako arau-hauste larriengatik:
- Animalia identifikatuta ez izatea.
- Animalia abandonatzea.
- Baimendu gabeko metodo oldarkorrak erabiltzea animalia hezteko.
- Animalia bat lapurtu, ebatsi edo bidegabe bereganatzea.
- 50.001 € eta 200.000 € bitartekoak, honelako arau-hauste oso larriengatik:
- Animaliak baliabide desegokien edo kualifikatu gabeko pertsonen bidez hiltzea
- Animaliak borroketarako eta liskarretarako
- Lagun egiteko animaliak giza kontsumorako
- …
Gainera, egindako arau-hausteak animaliaren sufrimendua badakar, maskotak edukitzeko 10 urte arteko desgaikuntza ezarri ahal izango da, baita 18 hilabete eta 3 urte arteko kartzela-zigorra ere, arau-hausteak animalia hiltzea badakar.
Lege-eskakizun berriak betetzea
LABORAL Kutxan arau berriak ezarritako betebeharretako batzuk betetzen lagundu diezazukegu; zehazki, erantzukizun zibileko aseguru bat egiten, zure txakurrak eragiten dituen kalteak estaltzeko.
Betebehar hori noiz gauzatuko den eta erregelamendu bidez eskatzen den gutxieneko estaldura zein izango den jakin ezean, txakurra baduzu eta etxe-asegurua gurekin baduzu —familia-erantzukizun zibilaren bermea barne—,kontratatutako berme-mugaraino estalita geratuko zara animaliaren erantzule gisa. Horrez gain, zure txakurrak eragindako kalte-galerengatik jasotzen duzun erreklamazio baten aurrean behar duzun defentsa juridikoa ere izango duzu. Edozein kasutan, beti da gomendagarria txakurra duzula aitortu eta polizan jasotzea.
Etxe-asegura oraindik egin ez baduzu, zure bulegoan edo urrutitik egin dezakezu. Txakurraren identifikazio-zenbakia duen albaitaritza-kartilla aurkeztuta, polizan jasoko dugu eta dena prest egongo da. Arriskutsua izan daitekeen txakurra bada, prima pixka bat igoko da, arrisku hori dela eta.
Horrez gain, txakurrak behar dituen osasun-zaintzak bermatu eta horietan aurreztu nahi baduzu, maskota-asegurua gomendatzen dizugu.
Erantzukizun zibila estalita baduzu eta zaintzarik garestienak bermatzea interesatzen bazaizu, albaitaritza-laguntzako gastuak itzultzeko modalitatea gomendatzen dizugu, 800 eurotik gorako albaitaritza-fakturen kostua berreskuratuko baituzu haren bidez.
Modalitate osoarekin, berriz, erantzukizun zibila ez ezik, zure maskotarentzako edozein albaitari-laguntzaren gastuak ere izango dituzu estalita hitzartutako kliniketan, dela istripuagatik, dela gaixotasunagatik.
Bada beste aukera bat: hirugarrenei eragindako kalteen erantzukizun zibileko estaldura soilik duen aseguru bat kontratatzea, baldin eta zure etxeko aseguruan sartuta ez badaukazu.
Ikusten duzunez, hainbat aukera dituzu zure maskotaren ongizatea zaintzeko eta hirugarrenei eragindako kalteei begira aseguratuta egoteko. Hala eskatzen du legedi berriak, baita zentzumenak ere.
Galdetu LABORAL Kutxako aseguruetako gestore espezializatuari eta berak emango dizu zure beharren araberako aholku egokia.
Zein da zure erreakzioa?