Nazio Batuen Mundu Itunari atxikita gaude

Nazio Batuen Mundu Itunari atxikita gaude

1 min.

Nazio Batuen Mundu Itunari atxikita gaude

Pentsatu al duzu inoiz mundua nolakoa izango litzatekeen enpresa guztiek giza eskubideak inoiz ez urratzeko, ingurumena zaintzeko edota haur-lana errotik kentzeko konpromisoa hartuko balute? Hori da, hain zuzen, Nazio Batuen Mundu Itunak (‘Global Compact’) sustatzen duena. Enpresaren gizarte-erantzukizunari buruzko borondatezko munduko ekimen handiena da. Sinatzaile guztiek –10.000 enpresa baino gehiago munduko 130 herrialdetan– publikoki hartu dute unibertsalki onetsitako 10 printzipioak onartzeko konpromisoa, Giza Eskubideen, Lan Arauen, Ingurumenaren eta Ustelkeriaren aurkako Borrokaren arloetan.

LABORAL Kutxan uste dugu enpresek konpromiso etikoak hartu behar dituztela euren estrategiaren eta eragiketen barruan, eta horregatik 2006an bat egin genuen Mundu Itunarekin. Ez da ekimen hutsala:  urtero, hartutako konpromisoen bilakaerari buruzko informazioa sartzen dugu gure korporazioaren gizarte-erantzukizunari buruzko memorian. Hemen duzu argitaratu ditugun txostenen historikoa, eta honako hauek dira gure konpromiso sendoa duten printzipioak:

Mundu Itunaren 10 printzipioak

Bat: Nazioartean aitortuta dauden funtsezko giza eskubideak babestu eta bete behar dituzte enpresek euren eragin-eremuan.

Bi: Enpresek bermatu behar dute euren enpresak ez direla giza eskubideen urratzeetan gaizkide.

Hiru: Enpresek afiliazio-askatasuna eta negoziazio kolektiboko eskubidea benetan onartzea bultzatu behar dituzte.

Lau: Nahitaez edo derrigortuta egindako lan mota guztiak desagertzen lagundu behar dute enpresek.

Bost: Enpresek haur-lana desagertzen lagundu behar dute.

Sei: Enpresek lanean diskriminazio-jarduera guztiak desagertzen lagundu behar dute.

Zazpi: Ingurumenaren aldeko prebentziozko ikuspegiari eutsi behar diote enpresek.

Zortzi: Ingurumenarekiko erantzukizun handiagoa sustatzeko ekintzak bultzatu behar dituzte enpresek.

Bederatzi: Ingurumena errespetatzen duten teknologien garapena eta hedapena bultzatu behar dute enpresek.

Hamar: Enpresek ustelkeria mota guztien (estortsioa eta eroskeria barne hartuta) aurka egin behar dute lan.


Zein da zure erreakzioa?