Nola aprobetxatu merkealdiak LABORAL Kutxarekin

Nola aprobetxatu merkealdiak LABORAL Kutxarekin

2 min.

Nola aprobetxatu merkealdiak LABORAL Kutxarekin

Hemen dira merkealdiak! Eta konfinamenduaren ondoren eta COVID-19ak utzi dizkigun ondorioen zerrenda luzearen ondoren, kalera irteteko eta merkealdiei zukua ateratzeko tentazioa izango duzu beharbada.

Ez izan presarik, eta hausnartu minutu batez: zure diru-zorroak eta LABORAL Kutxan duzun saldoak asko eskertuko dizute. Aukera onak bilatzen hasi aurretik, pentsatu benetan zer behar duzun. Horrela ez zara damutuko erosketa inpultsiboen biktima izan zarelako, eta bestela xahutu egingo zenukeen dirua aurreztea lortuko duzu. Horrelako egoerak saihesteko, oinarrizko bi gomendio emango dizkizugu merkealdiei aurre egiteko:

  • Egin zerrenda bat behar dituzun gauza guztiekin.
  • Jarri gastu-muga bat eta ez gainditu.
Erosketak egiteko irizpidea zehaztu ondoren, behar duzunaren bila joateko unea da. Internetez egin behar baduzu, gogoratu eCommerce deiturikoek denda fisikoek baino stock handiagoa dutela eta haien prezioak ere oso lehiakorrak direla, baina ez ahaztu bidalketa-gastuak ordaindu beharko dituzula, eta erosketak “itsu-itsuan” egin, produktua ikusi gabe edo hura probatzeko aukerarik gabe.

Eta aurrez aurre erostea nahiago duten pertsona horietako bat bazara, maskara eramatea bezain garrantzitsua da zure kreditu-txartela eta telefono mugikorra (LK Pay aplikazioarekin) zurekin eramatea, saltokietan kontaktu fisikoa eta kutsatzeko arriskua minimizatzeko. LABORAL Kutxaren bi tresna horiekin, erosketa-esperientzia paregabeaz gozatu ahal izango duzu, hainbat funtzionalitate praktikorekin.

Nola aprobetxatu online banka gastua kontrolatzeko

Adibidez, bazenekien Banka Mugikorreko zure apparekin geolokalizatu egin ditzakezula zure txartelekin erosketak egin dituzun establezimenduak? Funtzio hori oso erabilgarria da zerbait interesgarria erosi zenuen lekua gogoratzen ez baduzu, ezagutzen ez duzun gune edo hiri batean erosi baduzu edo ordainagirian establezimenduaren beste izen bat agertzen bada. Informazio hori lortzeko, lau urrats baino ez dituzu eman behar:
  1. Sartu zure Banka Mugikorreko APPeko Txartelak atalean
  2. Sakatu Erosketak saltoki motaren arabera erlaitza
  3. Hautatu erosketa zein hilabetetan eta sektoretan egin zenuen (Hotelak eta Jatetxeak, adibidez)
  4. Sakatu establezimenduaren gainean
Une horretan, lokalaren kokapena agertuko da mapa baten eta Goople Maps-era sartzeko esteka baten ondoan, hara nola iritsi gogoratzen ez baduzu, appak gida zaitzan.

Baina ez da zure erosketak antolatzen lagunduko dizun funtzio bakarra. Zure appean eta Online Bankan erabil dezakezun Argitu zerbitzuaren bitartez, zure finantza-informazio guztia ezagutu eta gehien erabili duzun txartela zein den ikus dezakezu begiratu batean, baita ordainketa gehien zer saltoki motatan egin dituzun, helbideratutako ordainagiriek zer bilakaera izan duten (konpainien arabera) eta abar, den-dena. App mugikorraren edo Online Bankaren pantaila nagusitik Argitu ikonoan sakatu behar duzu informazio horretara sartzeko.

LABORAL Kutxaren tresnekin eta zeure burua pixka bat kontrolatuta, egin dituzun erosketez gozatu ahal izango duzu, hilabete bukaeran ezustekorik izan gabe. Gainera, zure finantzen gaineko erabateko kontrola izango duzu.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua