Nola aurreztu eta antolatu familia-ekonomia

Nola aurreztu eta antolatu familia-ekonomia

4 min.

Nola aurreztu eta antolatu familia-ekonomia

Urte hasierarako helbururen bat finkatzen duten horietakoa zara? 2016an zure ekonomia hobetzen hasi nahi zenuke? Nahi al duzu aholku baliagarriren bat zure kontuak hobeto antolatzeko eta urteari ekonomia saneatuago batekin ekiteko? Bada, jarraitu irakurtzen, zure finantzak hobeto planifikatzen eta antolatzen saiatuko baikara.

  •      Lehenengoak gauza jakina badirudi ere, esan beharra dago: irabazi baino gutxiago gastatu. Ekonomia osasungarriaren oinarria da hori, hau da zorrik egiten ez duen eta aurrezteko ahalmena duen ekonomiaren oinarria.
  •      Kontrolatu bulkada-erosketak. Erosi benetan behar duzuna, behar duzunean. Merkealdietan egoteak ez du esan nahi zentzurik gabe erosi behar duzunik, bakar-bakarrik merkeagoa delako. Saltokietako merkealdiak iristen direnean, egizu zure benetako beharren zerrenda eta saiatu zerrenda horri lortzen. Eta, urteko gainerako sasoietan, gero eta eskaintza gehiago ikusten dira saltokietako erakusleihoetan. Zerbait atsegin baduzu baina garestia iruditzen bazaizu, gogoan hartu eta merkeago dagoenean itzuliko zara, oraindik interesatzen bazaizu.
  •      Hilaren hasieran hartu diru pixka bat eta sartu aurrezki-kontu batean, ohartu gabe aurrezteko. Ohitura horrek dirua behar duzunerako edo helburu jakin bat betetzeko balio du (bidaia bat, zaharberritze-lan bat...). LABORAL Kutxan oso erraz jartzen dizugu geure Aurrezklik&... kontuarekin. Horri esker, aurrezki-helburu ezberdinak finkatuko dituzu kontu berean, eta horietako bakoitzerako dirua gorde ahal izango duzu, itsulapiko bat balitz bezala.
  •      Berrikusi eta aztertu zure ohiko gastuak. Bat al datoz zure diru-baliabideekin? Komeni ote liteke horietakoren bat kentzea, zaharkiturik geratu delako, beharrezkoa ez delako edo hobeto kudea daitekeelako?
  •      Identifikatu zure hileko gastuak eta horietara hilero bideratzen edo bideratuko duzun dirua; hau da, aztertu sakonki zure ekonomia eta kontrolatu benetan zure gastuak. Idatzi eta jarri beti ikusgai dagoen leku batean: hainbeste diru elikadurarako, hainbeste aisialdirako (zinema, bazkariak, irteerak...), hainbeste arropatarako, hainbeste etxeko gastuetarako (edo alokairurako), hainbeste ikastetxeetarako... Jokabide hori baliagarri izango zaizu zeure ondorioak ateratzeko eta zertara bideratu behar duzun diru gehiago eta zertara gutxiago jakiteko.
  •      Zure ekonomiaren azterketa horretan zorren egoeraren diagnostikoa ere sartu behar da. Hipoteka-kredituak, kreditu-txartelak, mailegu pertsonalak... kontatu zenbat diru zor duzun eta, kontratatu dituzun finantza-produktuen inguruko zalantzaren bat baduzu, ez ahaztu LABORAL Kutxan gestore aditu bat duzula eta berak lagunduko dizula sor litekeen edozer arazo konpontzen.
  •      Zertan gastatzen duzun eta zenbateko sarrera-aurreikuspenak dituzun dakizunean, egokitu zure gastuak, beharrezkoa bada, eta utzi pixka bat aurrezteko, ahal baduzu.
  •      Egin etorkizunerako aurreikuspenak. Horrek barne hartzen du, besteak beste, larrialdietarako fondo baterako dirua gordetzea, gutxi izan arren (unerik txarrenean hondatzen den galdara konpontzeko, autoaren azterketa egiteko...), baita  BGAE edo pentsio-plan bat irekitzea ere.
  •      Gabonak, sasoi arriskutsua. Ekonomiaren ikuspegitik, urteko sasoirik korapilatsuena izan daitekeenari agur esan berri diozu. Sasoi horren ondoren, urtarril bakoitza Tourmalet antzeko bat da: ez da aldapa soila, mendate bukaezina baizik. Erabili plangintzaren metodoa Gabon Gaueko, Urte Bukaerako, Olentzeroko edo Errege Magoetako bazkari eta afarietan gastatu behar duzuna kontrolatzeko. Adibidez: diseinatu aldez aurretik bazkarietako menua eta zehaztu zenbat lagunek jango duten. Horrela, kontsumitu beharreko elikagaiak aldez aurretik erosi ahal izango dituzu eta diru kopuru ederra aurreztuko duzu. Izan ere, gogoan izan behar duzu jai-egunak etorri ahala prezioak garestitu egiten direla. Neurri horrek egin beharreko oparietarako ere balio du. Planifikatu eta erosi garaiz, presaka ibiltzeak behar ez diren gastuak egitea ekar baitezake. Era berean, kontrolatu lankide eta lagunekin egin ohi diren urte bukaerako bazkari eta afariak. Ondo etortzen ez bazaizu, ez duzu zertan guztietara joan, eta beti izango duzu plan merkeagoak proposatzeko aukera. Loteriari eta gainerako gastuei dagokienez, berdin egitea komeni zaizu: gure ekonomiaren araberako muga bat finkatu eta horri lotu.
Azken gomendioa: zure ekonomia saneaturik eta ondo antolaturik badago, ez duzu estuasunik izango. Horixe da helburua hain zuzen: ez itsutzea. Zure sarrerak kontuan hartuta, zure gastuak kontrolatzeko erabakia hartu duzu jada. Orain, saiatu zure zorrak kitatzen eta aurrezten. Baina horretarako ez duzu zertan bizitza zorrotzegia eraman eta samindurik bizi. Eman zure buruari kapritxoren bat noizean behin. Azkenean, bizitzea da kontua. Estualdia ekar diezazukeen zarrastelkeriarik gabe, baina bizitzea.


Zein da zure erreakzioa?