Nola erreskatatu BGAE bateko dirua?
2015-09-07
Nola erreskatatu BGAE bateko dirua?
Ba al duzu dirurik BGAE batean? Erreskatatu behar al duzu? Ez dakizu nola edo noiz egin dezakezun? Blog hau zure zerbitzuan dagoenez eta LABORAL Kutxan finantza-arloko adituak garenez, galdera horiei erantzungo diegu eta, infograma baten bidez, argituko dizugu Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde (BGAE) bateko dirua erreskatatzeko jakin behar duzun guztia.
Ez dakienak jakin dezan, BAGE-ek Euskal Autonomia Erkidegoan funtzionatzen dute eta haien helburua Gizarte Segurantzaren gizarte-aurreikuspen osagarria eskaintzea da. Honako gertakari hauek estaltzen dituzte: erretiroa, ezintasuna, langabezia, osasuna eta heriotza. Ezberdintasunak baditu ere, bat datoz pentsio-funtsen nazioarteko figurarekin. Haiei buruz gehiago irakur dezakezu enpresako BGAE-ei buruzko artikuluan, edo haien fiskalitateari buruzkoan.
Esan dugun bezala, ondoko infografian argi ikus daiteke zer eta nola egin behar duzun, bere garaian horrelako erakunde batean dirua inbertitu bazenuen eta orain erreskatatu nahi baduzu. Espero dugu zuretzat erabilgarria izatea!!!
Zein da zure erreakzioa?