Nola jakin dezaket zenbat ordaindu beharko dudan?

Nola jakin dezaket zenbat ordaindu beharko dudan?

1 min.

Nola jakin dezaket zenbat ordaindu beharko dudan?

prestamo_consumoGaur Euskadiko Kutxa Zurekin blogan kontsumorako mailegua eskatzean, hilabetero kuota zein den ezagutzeko simulagailua aurkeztuko dizugu.

Hipoteka-mailegua eta baita autoa erosteko maileguen en antzera zenbait datu bete besterik ez duzu egin behar:

  1. Adierazi zenbat diru eskatu nahi duzun
  2. Aukeratu zenbat denboran amortizatu nahi duzun mailegua
  3. Aukeratu interes-tasa.

Aurrez zehaztuta daude amortizatzeko sistemaren datuak eta kapitala eta interesak ordaintzeko aukeran dauden epeak.

Datu horiek sartu ostean, sakatu “onartu” eta simulazioaren laburpen txiki bat ikusiko duzu, honako datu hauek dituena: eragiketarako dirua, eskaturiko kapitala, interesak, eragiketaren kostu osoa, kuotaren zenbatekoa eta kuota kopurua.

Simulazioan aurrera egiteko, sakatu “jarraitu”, eta kontsumorako mailegua amortizatzeko epean ordaindu beharko dituzun kuota guztien zerrenda ikusiko duzu. Kopuru hori bi taulatan zehaztuta agertuko zaizu: taula batean interesak azalduko dira, eta bestean kapitala. Izan ere, hilero ordainduko duzun kuotaren zati bat interesak ordaintzeko izango da, eta bestea maileguan eskaturiko kapitala ordaintzeko.

Ez ahaztu: simulazioaren datuak gutxi gorabeherakoak dira. Informazio gehiago nahi baduzu, jo Euskadiko Kutxaren bulegoetara eta atseginez lagunduko dizugu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Kreditu lerroak