Nola kalkulatu erretirorako diru-sarrerak
2012-01-24
Nola kalkulatu erretirorako diru-sarrerak
Duela urtebete baino gehiago azaldu genuen BGAE edo pentsio-planak zer diren eta nola funtzionatzen duten, eta zer nolako zerga-arinketak dakarzkien aurrezkien zati bat horietara bideratzen dutenei. Oraingoan, etorkizunean Gizarte Segurantzaren erretiro-pentsioa osatze aldera eskaintzen dituzten aukerak ikusiko ditugu. Izan ere, lan-bizitza amaitzean diru-sarrera osagarriak eskaintzea da mota horretako produktuen xedea.
Hainbat programa edo kalkulagailu daude BGAE edo pentsio-planetan aurrez litekeena eta horrek etorkizunean izan lezakeen emaitza erakusten dutenak. Programok simulazioak egiteko aukera eskaintzen dute: batzuk besteak baino konplexuagoak dira. Ildo horretan, Euskadiko Kutxan zure esku jarri nahi dugu etorkizuna planifikatzen lagunduko dizun tresna. Horrela, AFI enpresarekin lankidetzan prestatu dugun simulatzaile erraza eskaintzen dizugu, bi urratsetan zure erretiroaren aurrean erabakiak hartzen lagunduko dizuna.
- Simulatzailera sartu (https://www.afi.es/RetirementSimulator/CajaLaboral/userdataLite.aspx) eta bete itzazu oinarrizko datuak, horien arabera tresnak kalkuluak egin ditzan: adina, probintzia, sexua, seme-alaben kopurua, diru-sarrerak, arrisku-profila (oso kontserbadorea, errentagarritasun txikiagoa lortu arren zure kapitalari eutsi nahi badiozu; eta hortik hasita oso ausartaren profilera arteko tartea duzu aukeran, azken hori arriskatuz errentagarritasun handiagoa lortzeko aukeraren alde egin nahi baduzu), eta ordura arte metatutako kapitala, baldin eta dagoeneko BGAE edo pentsio-planen bat baduzu.
- Bigarren urratsean datu bakarra adierazi behar duzu: egungo diru-sarrerekin alderatuta zer nolako ehunekoa kobratu nahiko zenukeen erretiroa hartzean.
Datu guztiak bete ondoren, BGAEra edo pentsio-planera egin beharko zenukeen ekarpenaren inguruko aholkua eskainiko dizu tresnak; gainera, erretiroa hartzean izango zenukeen diru-sarrera banakatuta erakutsiko dizu, Gizarte Segurantza eta BGAE edo pentsio-planetik bideratutako saria kontuan hartuta.
Bukatzeko, txosten xehatua izango duzu eskura, non simulazioan lortutako datuak xehetasun handiagoz aztertzen diren.
Sar zaitez orain simulatzailean eta has zaitez kalkuluak egiten. Gogoratu kalkuluok nahi beste aldiz egin ditzakezula.
Zein da zure erreakzioa?