Nola lagun diezazuke LABORAL Kutxak 2014ko Errenta-kanpainan?
2015-04-15
Nola lagun diezazuke LABORAL Kutxak 2014ko Errenta-kanpainan?
LABORAL Kutxak gestore pertsonalak jartzen ditu zure eskura aitorpena egiten laguntzeko, zerbitzu pertsonalizatua eta espezializatua izan dezazun.
LABORAL Kutxak gestore pertsonalak jartzen ditu zure eskura aitorpena egiten laguntzeko, zerbitzu pertsonalizatua eta espezializatua izan dezazun. Konfiantzazko pertsonak izango dituzu Ogasuneko zirriborroa berrikusteko, edo nahiago baduzu, aitorpena prestatzeko. Gainera, horiek zure finantzak planifikatzen lagunduko dizute, hurrengo aitorpenetako emaitzak hobetzeko.
Orain, gure zerbitzuaren xehetasunak aurkeztuko dizkizugu, lurralde bakoitzeko. Gogoratu aurreko urtean lurralde fiskal batean baino gehiagotan bizi izan bazara, aitorpena denbora gehien egon zaren lurraldean aurkeztu behar duzula.
Nola lagun diezazuke LABORAL Kutxak 2014ko Errenta-kanpainan?
ARABA: Zirriborroak lehenago bidaliko dira, martxoan
Kanpainaren hasiera: martxoaren 30a. Lehenengo zirriborroak martxoaren 26tik aurrera bidali dira, eta martxoaren 30etik Internet bidez egin ahal izango duzu aitorpena. Apirilaren 20an aitorpena Ogasuneko bulegoetan aurkezteko kanpaina irekiko da.Arabako Foru Ogasunak hainbat modalitate eskaintzen ditu aitorpena aurkezteko, eta horietako bakoitzak hasiera- eta amaiera-epe bat du. 2014ko Errenta-kanpainaren web-orrian informazio guztia kontsultatu eta hitzordua edo zure datuak gestionatu ahal izango dituzu.
Aurten, aurreko urtean bezala, ez gara Arabako Foru Aldundiaren erakunde laguntzaile izango eta, beraz, ezin izango dugu aitorpenak egiteko zerbitzua eskaini. Dena den, gestore pertsonal bat eskainiko dizugu behar duzun guztian lagundu eta izapide hori sinpleagoa izan dadin. Zerbitzu pertsonalizatu horri esker, aditu batekin berrikusi ahal izango duzu zure aitorpena, eta zalantza guztiak argitu ahal izango dituzu. Gainera, hurren aitorpenean emaitza onuragarriagoa lortzeko hainbat aholku emango dizkizugu.
GIPUZKOA: Kontsultatu zure zirriborroa eginda dagoen
Kanpainaren hasiera: apirilaren 17a. Autolikidazio-zirriborroak apirilaren 7an hasi dira bidaltzen, eta apirilaren 13tik aurrera baliozkotu ahal izango dira.Aurten, astebete aurreratu da zure zirriborroa eginda dagoen edo ez jakiteko eguna. Sartu Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2014ko Errenta-kanpainaren web-orrian eta egiaztatu. Gainera, errentaren autolikidazio-simulagailuak edo beste zerbitzu batzuk erabili ahal izango dituzu, zure datu guztiak kontsultatzeko edo aitorpena aurkezteko hitzordua eskatzeko, adibidez.
Gipuzkoako Foru Ogasunak ez du Errenta-aitorpena finantza-erakundeen bitartez aurkeztea ahalbidetzen eta, beraz, aurten ere ezin izango dugu gure bezeroentzako aitorpenik egin. Halere, eta Araban bezala, zure esanetara egongo gara, eta zerbitzu pertsonalizatu batekin lagunduko dizugu, gestore pertsonalari esker. Konfiantzazko pertsona horrek zure galdera guztiak argituko ditu, ekitaldi honi nahiz abian denari dagokionez, eta zirriborroa dagoeneko eskura baduzu, elkarrekin berrikusi ahal izango duzue hura onartu aurretik.
BIZKAIA: Aitorpena doan egitea
Kanpainaren hasiera: maiatzaren 4a. Ogasuna martxoaren 27an hasi da zirriborroak bidaltzen.Beste urteetan bezala, LABORAL Kutxak zure errenta-aitorpena egiteko doako zerbitzua eskaintzen dizu. Langile espezializatuek egingo dute, RENTANET programaren bitartez. Horretarako, aurretiko hitzordua eskatu behar da honako kanal hauen bitartez:
- CLNet: Apirilaren 22tik aurrera har daiteke hitzordua.
- 901 10 11 22 telefono-zenbakia: Apirilaren 27tik aurrera har daiteke hitzordua.
Zalantzak argitzeko edo errenta-simulagailua erabiltzeko, sartu Bizkaiko Foru Ogasunaren web-orrian. 901 50 30 00 telefono-zenbakia ere erabil dezakezu.
NAFARROA: Aitorpena doan egitea
Kanpainaren hasiera: apirilaren 16a. Ogasuna apirilaren 7an hasi da zirriborroak bidaltzen.Aurreko urtean bezala, LABORAL Kutxaren sukurtsaletan gestore pertsonal bat izango duzu Ogasunak igorritako autolikidazioa (zirriborroa) zurekin berrikusteko edo, errenta-proposamenarekin ados ez bazaude, zure aitorpena egiteko. Horretarako, zure gestorearekin hitzordua hartzea gomendatzen dizugu.
Hitzordu horretara beharrezko agiri guztiak eraman beharko dituzu, baita Ogasunak igorritako gakoa ere, zure datu fiskalak kontsultatu ahal izateko.
Nafarroako Ogasunaren webgunean, 2014ko Errenta Kanpaina, aurtengo errenta-kanpainaren inguruko informazio guztia kontsultatu ahal izango duzu. Era berean, 948 50 51 52 telefono-zenbakira deitu edo posta elektroniko bat bidal dezakezu, hacienda.tributaria.navarra@navarra.es helbidera.
ESTATUKO GAINERAKO LURRALDEAK: Ogasun Orokorra
Kanpainaren hasiera eta zirriborroen bidalketa: apirilaren 7a.Aurten ez dugu Ogasun Orokorrerako aitorpena egiteko zerbitzua eskainiko. Dena den, gestore espezializatu bat jarriko dugu zure eskura, eta hark aitorpena egiten lagundu eta izan ditzakezun zalantza guztiak argituko dizkizu. Gainera, zure egoera aztertu eta hurrengo urteko aitorpena optimizatzeko aholkuak emango dizkizu.
Ogasun Ministerioaren web-orrian zure zirriborroa kontsultatu eta PADRE doako programa deskargatu ahal izango duzu aitorpena errazago egiteko.
Zein da zure erreakzioa?