Non finantzatu autoa

Non finantzatu autoa

4 min.

Non finantzatu autoa

Argazkia: CC BY rberteig

Nobelaren amaieratik hasiko gara: Non finantza dezaket autoa? LABORAL Kutxan edo beste banku edo kutxa batean, finantza-enpresa batean ez. Ziurrenik gure erantzunak ez zaitu harritu, beste zer esan genezakeen? Baina, blog honetatik, kontzesionarioak berak eskaintzen dizun finantzaketa ez dela aukerarik onena esateko ditugun arrazoiak ezagutzea nahi dugu. Egia esan, iragarkiak (dagoeneko hamaika urte dituenak) zioen moduan, “bilatu, alderatu eta zerbait hobea aurkitzen baduzu, erosi". Baina post hau amaierara arte irakurtzen baduzu, uste dugu zure autoa finantzatzeko hainbat gauza kontuan izan behar dituzula.

LABORAL Kutxan espezialistak gara autoak finantzatzen. Joan zen urtean 1.634 gidariri lagundu genien beren ibilgailu berria erosten. Eta ziurrenik gure entitateari esker finantzaturiko autoen benetako kopurua handiagoa izango da. Izan ere, bezero askok ez dute berariazko krediturik erabiltzen, autoa erosteko mailegu orokor bat eskatzen dutelako. Hori bai, hasiera batean hobe da autoa erosteko edo etxebizitza berritzeko berariazko kredituak eskatzea.

Erosleak kontzesionariora gerturatzen direnean, finantza-enpresa batean epera ordaintzeko aukera eskaintzen zaie, baina, zer dira finantza-enpresak? Finantza-enpresen eta banku eta kutxa tradizionalen arteko aldea hau da: lehenek ez dituzte bezero partikularren gordailuak erabiltzen, baizik eta handizkako merkatuetan finantzatzen dira. Hori dela eta, ez dituzte bezero leialak. Eragiketa bakoitzean pertsona ezezagun bati ematen diote dirua maileguan.

Aspaldiko ezagunak

Guk ezagutu egiten zaitugu. Beharbada nomina LABORAL Kutxan helbideratuta izango duzu, zure etxea eta autoa gure aseguruekin aseguratuta izango duzu, zure etxeko hipoteka gurekin izango duzu edo oporrak ordaintzeko kreditu bat eskatu diguzu... Kreditu bat ematen dizugunean, kredituari aurre egin ahal izango diozula dakigulako da. Hori ona da zuretzat eta guretzat.

Nahiz eta finantza-enpresek informazio asko eskatu bezeroari produktua kontratatzerakoan, arrisku handiagoa hartzen dute eta ez ordaintzeko probabilitatea handiagoa da. Hori dela eta, benetan baldintza gogorragoak jartzen dituzte. Finantza-enpresak epealdi laburreko, hiru urtetik beherako, kredituetan espezializaturik daude. Nola lotuko dira denbora luzeagoz ezezagun batekin? Gure bezeroek nahiago dute beren autoa eroso ordaintzea, epealdi luzeagoan. Ibilgailua erosteko eskaintzen ditugun kredituen batez besteko iraupena 62 hilabetekoa da, eta 8 urtekoa izan daiteke.

Amaierako kuotaren trikimailua

Askotan finantza-enpresek eskainitako produktuek ezusteko bat izaten dute: hilez hil ordaintzen ez den kreditua eskaintzen dute. Azken epea mugaeguneratzen denean bezeroak amaierako kuotari aurre egin behar dio. Urte batzuk barru gertatuko den zerbait denez, ziurrenik ez diogu garrantzirik emango eta ordurako beharko dugun dirua aurreztuta izango dugula pentsatuko dugu.

Arazoa da finantzaturiko kapitalaren zati bat amaierarako utzi dugula, eta, hortaz, kredituaren epe luzerako interesak handiagoak izango direla: kapitala ez da murriztu egin zezakeen erritmora. Halere, une horretan ere “irtenbide” bat eman ohi digute: kredituaren amaierara heltzean, ordainketari ezin badiogu aurre egin amaierako kuota hori birfinantzatzeko aukera “eskaintzen” digute. Horrela, maileguaren bizitzan zehar aurreztu ez badugu, kapital horregatik bi kreditu ordaindu beharko ditugu.

Zer irabazten du kontzesionarioak? Komisio oparo bat jasoko dute, eta autoa saltzeagatik baino gehiago irabaz dezakete horri esker. Beharbada horregatik enfasi berezia jartzen dute finantza-enpresen onuren berri ematerakoan.

Azken froga

Baina, ez duzu zertan sinetsi guk dioguna. Normala da aukerarik ekonomikoena aukeratu nahi izatea. Eta horretarako test erraz bat dago, edozein zalantza argituko dizun azken froga. Ez begiratu interes-tasari soilik, ordainduko duzun kopuruan eragingo duen askotariko elementu bat besterik ez baita.

Maileguko kontzeptu guztiak batu itzazu. Horrek emango dizu benetan autoaren kostua eta makatzak makatzekin alderatu ahal izango dituzu (finantza-enpresak gurekin edo beste edozein banku edo kutxarekin). Ez ahaztu gasturik: irekiera-komisioa (finantza-enpresetan handiagoa izan ohi da), hileko kuoten batura, izango balu azken ordainketa, garaiz aurretik zati bat edo erabat kitatzeagatiko komisioa, ordainketak babesteko aseguruak (guk ez ditugu eskatzen)…

Hautatu zuretzako aukerarik onena. Batetik besterako aldea 2.000 eurokoa baino handiagoa izan daiteke, eta ez da dirua alperrik galtzeko garaia. Benetan harrituko ginateke kalkulu guztiak egin ondoren gurea ez aukeratzea.

Gogoratu, edozein kontsulta egiteko, gure sukurtsal sare zabalean gaituzula, bertatik bertara azaltzeko prest.

Argazkia: CC BY rberteig


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Maileguak Kreditu lerroak