Oinazea kontatu, oinazez kontatu

Oinazea kontatu, oinazez kontatu

1 min.

Oinazea kontatu, oinazez kontatu

Asteazkenean, hilak 20,  Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioko laugarren topaketa egingo da, Euskadiko KutxakDonostia Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta.  Anjel Lertxundi idazleak eta Joxe Aranzabalek, “Medikuak esan dit minbizia dudala” liburuaren egileak, oinazea gaur egungo medikuntzan gaia landuko dute, "Oinazea kontatu, oinazez kontatu" izenburupean. Hitzordua 19:30ean da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu aretoan.

Ba al du zentzurik sufrimenduak? Eta behin eta berriro sufrimendurako joera duen mundu batek?  XXI. mendeko literaturak sufrimenduari buruzko horrelako galderei emandako erantzunen berri emango digu Anjel Lertxundik.

XXI. mendeak ezagutu dituen sufrimendu eta injustiziaren aurrean, literaturak ezin izan du beste alde batera begiratu. Literaturak sufrimendu hori kontatu du, eta kontatzea bera sarritan oso sufritua izan da.

Literatur ibilbide honen ostean,  linfoma bat diagnostikatu ondorengo bizipenak kontatuko dizkigu Joxean Aranzabalek, eta mina eta beldurra gainditzen lagundu zioten faktoreen berri emango du.

Irakurketa ordu luzeak, familiaren babesa, bere esperientzia idaztea, irakurleengandik jasotako animoa, medikuaren jarrera eta azalpenak... horiek dira protagonistak azalduko dizkigun gaietako batzuk.

Etorri nahi baduzue, oso garrantzitsua da tokia izango duzuela ziurtatzea. Horretarako, deitu 943 007 359 telefonora (08:00etatik 14:00etara) edo idatzi dialogos@komunikazioa.org posta elektronikora.


Zein da zure erreakzioa?