Zure lagunei opari egokiak egiteko eta… aurrezteko 5 gomendio

Zure lagunei opari egokiak egiteko eta… aurrezteko 5 gomendio

3 min.

Zure lagunei opari egokiak egiteko eta… aurrezteko 5 gomendio

Lotura positiboak eta osasuntsuak eskaintzen dizkiguten lagunek psikikoki egonkor mantentzen gaituzte, identitatearen zentzu bat mantentzen laguntzen digute, eta alaitasuna, laguntza eta ikasteko, ongi pasatzeko eta pertsona gisa hazteko aukera ematen digute.

Munduan oso gauza gutxi daude lagun onak mantentzea bezalakorik, eta, Emersonek zioen moduan, modu bakar bat dago horretarako: lagun ona izatea.

Horregatik, gaur 5 gomendio ditugu zuretzat. Zure lagunekin adeitsuagoa izaten lagunduko dizutela uste dugu. Eta, bide batez, aurrezten ere lagunduko dizute beharbada. Ezinezkoa? Hala ez dela konbentzitzea espero dugu.

Egin ditzakezun oparien online zerrenda bat

Behin baino gehiagotan gertatuko zitzaizun seguruenik. Lagun baten urtebetetzea iritsi da eta ez duzu gogoratzen zer erosi nahi zenion. Zer du gogoko? Ez al zuen esan zerbait nahi zuela? Elkarrizketa baten erdian opari on bat bururatu zitzaizun, baina orain amorratuta zaude gogoratzen ez duzulako? Hurrengoan gauza bera ez gertatzeko trikimailu bat dugu: idatzi. Ahal izanez gero, online kontsulta dezakezun leku batean, Google Drive artxibo batean edo zure mugikorreko oharretan. Ezagutzen dituzun pertsonei egin diezaiekezun oparien zerrenda bat egiten baduzu, ez duzu zalantzarik izango oparia aukeratzeko orduan. Askoz ere errazagoa izango da egun berezi horretarako opari egokia aukeratzea eta ez duzu azken momentuan bulkadaz ezer erosi beharrik izango.

Ikusten baduzu, erosi…

Hona hemen seguruenik ezaguna egingo zaizun beste egoera bat: egun bereziren bat dator (Gabonak edo urtebetetze bat) eta damu zara ikusi zenuenean horrenbeste gustatu zitzaizun hura ez erosteagatik. Gainera, ez zen garestia, baina oraindik asko falta zela eta aurrerago erosiko zenuela pentsatu zenuen. Gomendio bat: norbaiti oparitzeko zerbait ikusten baduzu, ideia ona izan daiteke erosi eta gordetzea, oparitzeko momentua iritsi arte. Onurak? Ez duzu azken momentuko estresik izango; eta ez duzu gastatu beharrik izango gehiegi gustatzen ez zaizun eta, gainera, garestia izan daitekeen zerbaitetan. Norbaiti berariaz pentsatutako opari polit bat egiten badiozu, zuretzat garrantzitsua dela erakutsiko diozu.

... Eta gorde

Egia da: etxean ez dugu lekurik izaten sobera, baina ez duzu leku askorik behar izango guk esaten dizugun horretarako. Nahikoa da kaxoi handi batean edo armairu batean txoko txiki bat izatea, urtean zehar erosi dituzun opari horiek gordetzeko. Ziurta zaitez opari-paper polit bat duzula eta ez duzu azken orduko erosketez arduratu beharrik izango. Nahi izanez gero, gustuko duzun eta prezio onean ikusi duzun objekturen bat ere gorde dezakezu, espero ez zenuen bisitari bati oparitzeko balio baitezake, adibidez. Gogoratu: denborarekin antolatu eta zuhurtziaz pentsatuz gero, dirua aurrez dezakezu.

Argazkia gustatu zaizu? Inprimatu

Beste pertsonari maite dugula, berarengan pentsatzen dugula eta bere ongizateak arduratzen gaituela erakusten dioten opariak dira guztietan onenak. Horregatik, hona hemen proposamen bat: lagun batekin edo lagun talde batekin zaudenean, telefonoa edo argazki-kamera erabiliz argazki bat ateratzen baduzu eta argazkia gogoko baduzu, inprimatu. Jarri marko polit bat, eskaintza batekin, beharbada, eta oparitu maite duzun norbaiti urtebetetzean edo beste zerbait ospatzen duenean. Gaur egun, mugikorren kamerekin inoiz baino argazki gehiago ateratzen ditugu, baina oso gutxitan inprimatzen eta gordetzen ditugu. Paradoxikoa badirudi ere, argazkiak egin daitezkeen oparirik merkeenetakoak dira, eta gaur egun inoiz baino baliotsuagoak.

Eguneratu zure online egutegia

Trikimailu horiek guztiek funtziona dezaten, bada zure lagunek asko eskertuko duten aldez aurretiko urrats bat. Idatzi horien urtebetetzeak. Baita beraientzat esanguratsuak izan daitezkeela uste duzun datak ere. Idatzi zure mugikorrean, iCalen, Googlen Calendarren edo antolatzeko erabiltzen duzun beste edozein sistematan. Horrela, asteko lanak prestatzen dituzunean, norbaitentzat egun bereziren bat gerturatzen ari den ikusiko duzu. Zoriondu edo bidal iezaiozu mezu bat, pertsonala bada hobe, dei bat eginez edo mezu pertsonalizatu bat bidaliz. Gogoratu, hein handi batean, Facebook horregatik egin zela arrakastatsu, gure ezagunek urtebetetzeak noiz egiten dituzten gogorarazten digulako, hain zuzen ere. Kopiatu sistema bera zure mugikorrean edo ordenagailuan.


Zein da zure erreakzioa?