Oporrak eta etxea: batez ere bi helburu horietarako aurrezten dugu LABORAL Kutxaren AurrezKlik &… kontuarekin

Oporrak eta etxea: batez ere bi helburu horietarako aurrezten dugu LABORAL Kutxaren AurrezKlik &… kontuarekin

2 min.

Oporrak eta etxea: batez ere bi helburu horietarako aurrezten dugu LABORAL Kutxaren AurrezKlik &… kontuarekin

AurrezKlik &… Online kontuari buruzko infografia

Helburu bat duzula eta hori lortzeko aurreztu nahi duzula? Ikasketak, oporrak, ezkontza bat…

Aurrezteko arrazoia edozein dela, LABORAL Kutxan horretarako produktu aproposa dugu: AurrezKlik &… Online kontua da, ez du komisiorik, erabat pertsonaliza dezakezu, aukera ematen dizu aurrezteko 10 helburu ere finkatzeko, eta aurrezkien bilakaera tresna grafikoen bidez jarraitu ahal izango duzu.

Helburu bakoitzari izen bat jar diezaiokezu, adibidez, “AurrezKlik & Ezkontza” edo “AurrezKlik & Bidaia”, eta bakoitzerako zenbat diru gorde nahi duzun eta zein epetan erabaki. Guztia pertsonaliza dezakezu: helburua, zenbatekoa, epea eta erritmoa.

Gainera, taldean aurrezteko aukera eskaintzen du, guztion artean helburu bat lortzeko, ezkondu aurreko agurrerako edo opari bat erosteko aurreztea, esaterako. Beraz, ez da harritzekoa AurrezKlik &… LABORAL Kutxaren bezeroek gehien eskatzen duten produktuetako bat izatea.

Ohikoena: lasaiago bizitzeko aurreztea

Ba al dakizu gure bezeroek zertarako erabiltzen duten? Erdiak baino gehiagok, % 56k, ez du helburu jakinik, segurtasun maila batekin bizitzeko aurrezten du eta lasaiago egoteko.

Baina gainerako % 44ak, bai, helburu jakin batekin aurrezten du. Batez ere oporretarako eta etxeko gauzetarako erabiltzen du. Automobila erosteak ere ahalegina eskatzen duenez, horixe izaten da AurrezKlik &… kontuen hirugarren helburu nagusia. Atzetik doazkio seme-alaben gastuak eta kapritxoak, eta azken tokian daude ikasketak eta elektronikako erosketak.

AHORRO-trazado

Duela bi urte, AurrezKlik &… kontuaren lehen emaitzak aztertzean, antzeko ondorioak atera genituen, baina ez berdinak. Garai hartan oporrek eta bidaiek ehuneko handiagoa zuten, orduko blogeko sarreran ikus dezakezunez. Aurrezteko helburu horien atzetik etxea eta automobila zeuden, orain bezala, baina bestelako helburuak ere baziren, ezkondu aurreko agurrak, esate baterako.

Aurreten dutenetako bazara


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua