Parte hartu LABORAL Kutxarekin Euskal Herriko itzulian

Parte hartu LABORAL Kutxarekin Euskal Herriko itzulian

2 min.

Parte hartu LABORAL Kutxarekin Euskal Herriko itzulian

Parte hartu Tropelarekin eta LABORAL Kutxarekin Euskal Herriko itzulian eta irabazi Orbea bizikleta edo HP akzio-kamera.

Irabazleak hauek dira:
  1. Gema Garmendia Elola
  2. Jaime Gonzalez
  3. Consuelo Gomil Peluffo
Egin dugun zozketan hiru parte hartzailek HP abentura-kamara bana irabazi dute
  • Aitor Zulaika Ferriz
  • Ane Arias Pellejero
  • Ander Gorrotxategi Mendigain
Zorionak!

Parte hartu LABORAL Kutxarekin Euskal Herriko itzulian

Txirrindularitza denboraldia bukatzen denetik hurrengoa hasi arteko egunak kontatzen hasten zaren horietakoa zara? Negua luze egiten zaizu? Horrela bada… zorionak! Udaberriko egun epelak ez dira oraindik guztiz heldu baina lasterketa handien sasoia berton dago. Ez duzu itxaroten jarraitu behar! 

Apirilaren 6an Euskal Herriko Itzulia abiatuko da eta LABORAL Kutxan prest gaude Tropelarekin bizitzeko. Dakizuenez, 10 urte beteko dituen proiektu honek interneten euskara sustatzea izan du beti helburu, kirol arloko apustuen bidez. Iazko denboralditik, LABORAL Kutxarekin elkarlanean aritu da. 2014an Espainiako Itzulia eta Tourra elkarrekin bizi genituen, gure jarraitzaile eta haien erabiltzaileen gozamenerako. 

Martxoaren 30ean hasiko da kinielak egiteko epea, gaueko 23.00etan. Momentu horretatik aurrera, dena prest izango duzu Itzuliaren 55. edizioan parte hartzeko eta gertatzen den guztia #itzulia traolarekin gizarte sareetan jarraitzeko. Emaitzak asmatzen badituzu #laboralkutxasaria irabaz dezakezu. Bat baino gehiago dago! 

Lehen saria:

Orbea etxeko bizikleta bat + 150 euro Forum Sport saltokietan gastatzeko, LABORAL Kutxako bezeroa bazara.

Bigarren saria:

HP etxeko akzio-kamera bat, LABORAL Kutxaren maillot-a eta cullotea-k + 100 euro Forum Sport saltokietan gastatzeko, LABORAL Kutxako bezeroa bazara.

Hirugarren saria:

HP etxeko akzio-kamera bat eta 100 euro Forum Sport saltokietan gastatzeko, LABORAL Kutxako bezeroa bazara. 

Horrez gain, parte hartzen duten guztien artean 3 akzio-kamera zozketatuko ditugu.

Zer diozu? Contadorren faltan nork irabaziko du aurtengoa? Kwiatkowski izango ote da (ETX)? Quintana (MOV), beharbada; Peraud (ALM), agian? Edo etxekoren batek lortuko du txapela? Mikel Nieve (SKY) edo Izagirretarrek (MOV)? Egin zure apustua eta irabazi LABORAL Kutxa eta Tropelarekin!


Zein da zure erreakzioa?