Pentsio-planak: 2015eko zerga-erreformaren ondorengo berritasun nagusiak
2015-10-26
Pentsio-planak: 2015eko zerga-erreformaren ondorengo berritasun nagusiak
Pentsio-planek 2015eko zerga-erreformaren ondoren dituzten berritasun nagusiak azalduko dizkizugu. Nolanahi ere, lehenik eta behin gogorarazi nahi dizugu LABORAL Kutxara joan zaitezkeela gure planetako bat kontratatu nahi baduzu.
Pentsio-planak: 2015eko zerga-erreformaren ondorengo berritasun nagusiak
Zenbateko ekarpena egin daiteke pentsio-plan batean?
2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, pentsio-planetarako urteko ekarpenaren muga bi kopuru hauetako txikiena izango da:- Lanaren etekin garbien eta jarduera ekonomikoen % 30.
- 8.000 euro.
Noiz erreskata daiteke pentsio-plan bat?
Lehen, erretiroa hartzean edota lanerako ezintasun osoaren, partaidearen edo onuradunaren heriotzaren, luzaroko langabeziaren edota utzarazpenaren kasuan erreskata zitekeen pentsio-plan baterako jarritako dirua. Gaur egun, berriz, lehen ekarpena egin eta 10 urtera atera daiteke diru hori. 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen planetara egindako ekarpenak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera erreskatatu ahal izango dira.Nola erreskatatzen da pentsio-plan bat?
Zerga-ondorioetarako, erreskatatutako dirua lanaren errentatzat hartzen da (nomina edo soldata bat balitz bezala), eta, beraz, pentsio-plan bat erreskatatzen denean PFEZ zerga kalkulatzeko oinarri orokorrean zenbatzen dira diru-sarrerak. PFEZa zerga gehikorra da, hau da, kopurua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da Ogasunari ordaindu beharreko ehunekoa.Aplikatutako zerga-tasak honako hauek dira:
Zerga-oinarria | 2015 (%) | 2016 (%) |
12.450ra bitarte | 19,5 | 19 |
20.200era bitarte | 25 | 24 |
35.200era bitarte | 31 | 30 |
60.000ra bitarte | 39 | 37 |
60.000 baino gehiago | 46 | 45 |
2006. urtea baino lehen egindako eta kapital modura (dena batera) erreskatatutako ekarpenek % 40ko murrizketa zuten lehen. 2015. urtetik aurrera, berriz, murrizketa mugatu egin da, eta kobrantza erretiroa edo kontingentzia gertatzen den unean edo aurreko bi urteetan eskatzen denean baino ezin da aplikatu.
Dena batera ala pixkanaka kobratu?
PFEZaren tarteak aztertu ondoren, erreskatea dena batera ala pixkanaka (errenta modura) kobratzea komeni zaigun erabaki behar dugu. Gerta daiteke, pentsio-planaren guztizko kobrantza pentsioaren kobrantzari dagokion urteko zerga-oinarriari gehituz gero, geratzen garen PFEZaren tartean ehuneko handiagoa ordaindu behar izatea zerga gisa. Kasu horretan, plana pixkanaka erreskatatzea komeni zaigun balioetsi behar dugu. Horri lotuta, zati bat kapital modura eta beste bat biziarteko errenta modura kobratzeko aukera ere eskaintzen da, erreskatearen kobrantzaren zerga-inpaktua optimizatzeko.Zein da zure erreakzioa?