Pertsonak produktu etiko eta jasangarrien bidez babestea
2023-05-26
Pertsonak produktu etiko eta jasangarrien bidez babestea
Gaur egun jasangarritasunak funtsezko eginkizuna du aseguruaren industrian; izan ere, aseguru-etxeen inbertsioek gero eta irizpide zorrotzagoak bete behar dituzte giza eskubideen, inklusioaren edo ingurumenaren arloetan. Produktuaren ikuspegitik, protagonismo handia hartzen ari dira aseguru etikoak eta jasangarriak, bai konpainien konpromisoagatik, bai gizartearen eskariagatik beragatik.
Jarraian azalduko dizugu zer diren Aseguru Etiko eta Jasangarriak, eta Lagun Aro Aseguruak bezalako erakundeetan horiek merkaturatzeaz gain, sustatzaile ere bagarela, haien garapenaren alde dugun parte-hartze aktiboari esker.
Zer dira aseguru etiko eta jasangarriak
Aseguru-industria funtsezko eragilea da produktu etikoak eta solidarioak sustatzeko. Azken urteotan, gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari dira aseguru etikoak, aseguru-etxeei aukera ematen baitiete bezeroekin harreman-modu berriak izateko ikuspegi bidezkoago, kolaboratiboago eta solidarioagotik, bi aldeek balio sozial batzuei begira hartzen duten konpromisoari esker. Horren erakusgarri da konpainia horiek egiten duten etengabeko apustua aseguruak ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko sarea ezartzeko, betiere estandar etiko, demokratiko eta ekologiko handiagoak aintzat hartuta, kontsumitzaileen eta gizartearen beraren arteko lankidetza indartzeko.
Laboral Kutxa Taldearen barnean dagoen Lagun Aro Aseguruak konpainian, beste urrats bat egin dugu, produktu horiekiko dugun konpromisoa sinatu dugu EthSI zigilua (Ethical and Solidarity Based Insurance) ziurtagiriaren bidez, Finantza Etikoen Behatokiak (FETS) emandako kalitate etiko eta solidarioaren bereizgarria. Aseguru-konpainien, artekarien eta kudeatzaileen kudeaketaren kalitatea balioesten du Europako zigilu horrek, eta erregistratutako erakundeen aseguru-produktuak ziurtatzen ditu.
Lagun Aroren jasangarritasun-estrategiaren beste ekimen bat baino ez da aintzatespen hori, eta gure jarduerek ingurumenean duten zuzeneko eragina murriztea du helburu. Horren harira ezartzen ari diren neurrien artean, aipatzekoa da, adibidez, gure polizetatik plastikoa erabat desagertu izana (PEFC ziurtagiria duen paperaz ordezkatu dira zorroa eta laguntza-txartela), ontzi berrerabilgarriak, paperaren birziklapena eta hondakinen kudeaketa jasangarria sustatzea, edo paperaren erabilera murrizten duen poliza digitala ezartzea.
Oro har, aseguru-etxeek modu aktiboan sustatzen dute jasangarritasuna hainbat ekintzen bidez, hala nola:
- Jasangarritasunaren printzipioak hornitzaileen, bezeroen, langileen eta beste subjektu interesgarri batzuen artean zabalduta.
- Aseguruen harpidetzan jasangarritasuna txertatuta, ingurumen-arriskuak arintzen eta prebenitzen lagunduz edo aseguratuek beren jardueren kudeaketa jasangarriagoa egin dezaten bultzatuz.
- Aktibo jasangarrietan inbertituta, hala nola bonu berdeetan.
- Giza kapitalaren artean balio jasangarriak indartuta, jasangarritasunean hezteko bokazio bereziarekin.
- Beste eragile batzuekin elkarlanean arituz ekintza jasangarriak bultzatzeko, bereziki, erakundeen alorrarekin eta nazioz gaindiko erakundeekin.
Konpromiso globala
EthSI zigiluak balioa ematen dio erakundearen kudeaketa etikoari, inbertsioei eta gizarte-erantzukizunari dagokienez, eta gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuna eta gardentasuna sustatzen ditu.
Lagun Arok EthSI ziurtagiria lortu zuen 2018an, konpainiaren lan etiko eta solidarioa aintzatesten duena. Handik lau urtera, gure produktuek lortu zuten: Autoa, Etxea, Bizitza eta Super LK Istripuak. Hala, nabarmentzen da gardentasuna dagoela erakundearen polizetako bezeroentzako dokumentazioan, edo, bestela esanda, ziurtatzen da gardentasun- eta sinpletasun-estandar gorenak betetzen dituztela gure baldintzek eta klausulek.
Laboral Kutxa Taldeak etikaren eta elkartasunaren alde duen konpromisoari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu post honetan.
Zein da zure erreakzioa?