Segurtasunez beteriko etorkizunaren alde

Segurtasunez beteriko etorkizunaren alde

2 min.

Segurtasunez beteriko etorkizunaren alde

Krisiaren gorabeherak eta desorekak modu egokian bideratzeko aurre egiteko moduak (austeritatea eta murrizketak) zenbait elementu alde batera uztea eskatzen dute,  baina esan beharra dago gauza batzuk oso garrantzitsuak direla. Adibidez, I+G-ko edo hezkuntzako gastua. Herritarrak zahartzearen ondoriozko arazoak epe motzera nabarituko ditugu gizartean eta, beraz, behar-beharrezkoa da herritarren ongizatearekin zuzenean lotuta dagoen produktibitatea hobetzeko elementuek duten garrantziaz konturatzea. Azken finean, epe luzera gutxiago izango gara, eta hobeto egin beharko ditugu gauzak. Baina horretarako beharrezko gaitasunak izan behar ditugu, eta bidea lautu egin beharko dugu hemendik aurrera.

Gure iritziz, hezkuntza eta ahalegin berritzailea halabeharrezko elementuak dira etorkizuneko ahaleginean hobekuntza bat lortzeko. Gaur egun bizi garen testuinguru globalean, aldaketak etengabeak dira, eta horiekin bizitzen ikasi behar dugu. Gainera, balio erantsiko produktuak sortzeko pertsona prestatuak behar ditugu, baita produktu berriak edo hobeak bilatzeko prozesuak ere.

I+G gastua

I+G arloan, Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutako 2013ko azken datuak ez dira oso pozgarriak gastuari dagokionez.

graficoEU

Iturria: INE

Ekitaldi horretan, BPGa % 1,2 uzkurtu zen Estatu osoan, eta lau autonomia-erkidek bakarrik gainditu zuten BPGaren % 1,5eko gastua I+G-n. Taulan ikus daitekeen moduan, Euskal Autonomia Erkidegoa lehena da sailkapen horretan. Haren ratioa % 2,09koa da, baina EAEk ere balio apalak ditu beste herrialde ekonomiko batzuekin alderatuta. Txinak eta Europak (28) ere antzeko balioak dituzte, baina AEB, Alemania edo Japonia oso gainetik daude, horien gastu-ratioak % 3 ingurukoak baitira.

Eta zer gertatzen da hezkuntzako gastuarekin?

Esparru horretan ere albisteak ez dira oso pozgarriak. Hezkuntza-sisteman egin diren ondoz ondoko aldaketek ez dute gehiegi lagundu prestakuntza-esparruan erreferente izateko, hala baikara PISA txosteneko emaitzen arabera.

Berriz diogu: ilusioz beteriko etorkizuna izateko, agertokiak gauzatzera bideratu behar dira politikak, herritarrek ongizatea izateko.


Zein da zure erreakzioa?