LABORAL Kutxaren simulagailuak: zure etorkizuna kalkulatzen laguntzen dizugu

LABORAL Kutxaren simulagailuak: zure etorkizuna kalkulatzen laguntzen dizugu

1 min.

LABORAL Kutxaren simulagailuak: zure etorkizuna kalkulatzen laguntzen dizugu

Hiztegiak dionez, simulatzea itxurak egitea edo plantak egitea da. Finantza-alorrean erabakiak oso delikatuak dira eta gure eguneroko bizitzan eragin handia dute. Horregatik, alor horretan simulatzea ez da itxurak egitea, gure etorkizuneko agertokiak planteatzea baizik.

Etxe bat erosiko banu, hipotekan zer kuota eta zenbat denboraz ordaindu beharko nuke? Eta autoa aseguratzen badut, zenbat ordaindu beharko dut? Gure aurrezkiei eragiten dieten erabakiak hartu behar direnean eta gure etxeko ekonomiari urte askotan eragingo diotenean, horrelako galderak oso garrantzitsuak dira. LABORAL Kutxan horiei erantzuten lagundu nahi dizugu. Nola?

Gure simulagailuekin.

Hiru ditugu eta hirurak oso erabilerrazak dira.

1. Gure hipoteka-simulagailua: Sartu zure etxea erosteko behar duzun diru kopurua. Ondoren esan zer epetan ordaindu nahi duzun. Zenbat kuota izango diren eta horien zenbatekoa esango dizugu. Kuota finkoak edo aldakorrak aukera ditzakezu, eta interes-tasari buruz erabakiak hartu, Espainiako hipoteka-merkatuko batez besteko erreferentzia-indizea IRMH edo zuk aukeraturiko tasa aplikatuz.

2. Autoa erosteko gure simulagailua: Autoa erosteko asmoa duzu? Kalkula itzazu epeak eta kopurua. Sistema bera da: idatzi zenbat diru behar duzun eta zer epetan ordaintzea komeni zaizun, eta letraren zenbatekoa kalkulatzen dugu % 6,95eko interesa oinarritzat hartuta.

3. Gure kontsumo-simulagailua: Kapritxo txiki bat, berritze bat, ustekabeko bat… Horiek ordaintzeko dirua behar duzu?  Behar duzun zenbatekoa eta zer epetan ordaintzea espero duzun sartuta, eroso zenbat ordain dezakezun kalkulatzen du.

Jakina, informazio gehiago behar baduzu, gure sukurtsaletako batera joan zaitezke eta gure lankideak prest izango dituzu zuretzako finantza-erabakirik egokienak hartzen laguntzeko.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza kudeaketa