Sortu zeure marka pertsonala: Curriculum digital on bat egiteko aholkuak
2016-02-08
Sortu zeure marka pertsonala: Curriculum digital on bat egiteko aholkuak
Lan bila al zabiltza? Googleatu al duzu zure izena, Sarean zuri buruz zer azaltzen den eta nola ikusteko? Horrela egin baduzu eta emaitza egokia lortu baduzu hobe, balizko enplegu-emaileek ere gauza bera egingo baitute, seguru. Beste modu batera esanda, lan bila bazabiltza, Sarean zeure marka pertsonala kudeatu eta onura atera diezaiozun gomendatzen dizugu. Zure burua ezagutzera emateko eta goraipatzeko Sareak eskaintzen dituen aukerak erabil ditzakezu. Zure buruaz eta ahalmenez inork ez daki zuk baino gehiago, eta orain duzu aukera zeure enpresako marketin-buru bilakatu eta zu zeu ondo saltzeko. Zer diozu, zeure marka pertsonala ahalik eta modu egokienean kudeatu nahi al duzu? Hainbat aholku eskaintzen dizkizugu horretarako.Interneten ez egotea jada ez da aukera batEzer baino lehen: Interneten egoteak ez du esan nahi automatikoki lana aurkituko duzunik; baina ezin zara kanpoan gelditu. Hasteko, zure izena googleatu baduzu –eta ez baduzu egin, zeren zain zaude?–, badakizu Interneten egon bazaudela. Beraz, galdera honako hau da: zuk nahi duzun moduan azaltzen al zara Sarean? Zehaztu munduari erakutsi nahi diozunaArgi izan behar duzu nor zaren –profesionalki, gutxienez!–, zertarako zaren gai, zer eskain dezakezun, nola nabarmenduko zaren. Halaber, komenigarria da zure helburua zehaztea: zein lanbide-sektorera bideratu nahi duzun zure mezua eta sektore horretan zein lan egiten ikusten duzun zeure burua. Zenbat eta gehiago zehaztu orduan eta hobeto diseina dezakezu zure estrategia.Sortu zure curriculum digitalaGutunak bidaltzea edo cv-a eskura ematea iraganeko kontuak dira. Zure curriculum digitala sormenezkoa izan behar da eta profil sendoa erakutsi behar du, zure gaitasunak, dohainak eta lorpenak nabarmenduta (zaude ziur, enpresa batek zure lan-eskaera jasotzean Internetera joko du lehenengo, eta batzuetan hori bakarrik egingo du; partaide zaren sare guztietan duzun presentzia eta jarduna egiaztatuko du).Antola zaitez, atera argazki on bat zeure buruari eta izan zintzoaHasteko, aipatu egin duzun azkena, eta utzi bukaerarako lehenengo egin zenituenak. Hainbat plataforma daude ereduak erakutsi eta cv-a egiten laguntzen dutenak (TimeRame, Timeline...). Zure kasuan egokia bada, ikus-entzunezko osagairen bat (bideoa, power pointa) izango duen curriculuma osatzeko aukera azter dezakezu, baina hori modu profesionalean egiteko gai bazara bakarrik. Nolanahi ere, garrantzitsuena da balizko enplegu-emaileek ondo egindako zure argazki bat edo gehiago ikustea. Ez aukeratu gorputz osoko argazkirik, erretratuak baizik: beharrezkoak ez diren osagairik gabe (eguzkitarako betaurrekoak, kapela…), egoki argiztatuta eta islatu zure benetako itxura. Eta saia zaitez zintzoa izaten, ez jarri zuk ez duzun gaitasunik, izan ere, ez bazara benetan ari, seguruenik hori igarri egingo baita. Berandu baino lehen, gezurra agerian geldituko da.Atera etekinik handiena sare sozialeiAukeratu zein sare sozialetan egon nahi duzun eta atera iezaiezu etekina. Nahi adina saretan izan ditzakezu kontuak, eta ezizena erabili horietan dibertitzeko edo nahi duzunerako, baina irudi profesional egokia erakutsi nahi baduzu, erabiliko dituzun sareetan ere itxura profesionala gorde beharko duzu: erabiltzaile-izena, biografia eta profileko irudia serioak izan behar dira. Lehenik eta behin, has zaitez LinkedIn erabiltzen, harreman profesionaletarako sarea, non gu geu ere aurkituko gaituzun.Gainerako sareak zure nahien eta lanbidearen arabera aukeratu behar dituzu, zure lanbidea eta izan nahiko zenukeena kontuan hartuta. Interesgarria izan liteke blog bat sortzea –kazetari espezializatua bazara eta gai baten inguruko aditu gisa azaldu nahi baduzu zeure burua, adibidez–, baita kontu bat izatea Instagram edo Vimeo sareetan ere, argazkilaritzarekin edo ikus-entzunezkoekin lotutako lana aurkitu nahi baduzu eta Interneten horren lagina erakutsi nahi baduzu; Twitterrek aukera ematen du ia edonorekin parez pare harremanetan jartzeko, askotariko profesionalentzat interesgarria den ingurunean; Facebook interesgarria da jende mordoak erabili eta begiratzen duelako, eta edukiak biral bilakatzeko duen ahalmenagatik ere; eta Google+ lagungarria da Google bilaketetan posizionamendu ona lortzeko.Aholku bat: ez erabili sare sozial guztiak zein aukeratu ez dakizulako, eta gero edukirik gabe utzi. Eguneratu gabe sinesgarritasuna galduko dute, eta erabaki arrazoituak hartzeko gaitasuna –erabakiak zuzenak izan edo ez– edozein enpresatan baloratuko dute. Erabil itzazu komenigarritzat jotzen dituzun sareak, betiere komeni zaizun neurrian.Zure helburuakHonako hauek dira zure helburu nagusiak: jarraitzaileak izatea, zure mezuak ahalik eta jende gehienarengana irits daitezela; ospea, sinesgarria izatea, zure mezuak hartzen dituztenen artean ahalik eta gehienek zuri buruzko iritzi positiboa izan dezatela, zure iritziak edo jorratzen dituzun gaiak kontuan hartuak izan daitezela, esaten edo egiten duzunagatik errespetatua izan zaitezela; ikusgarritasuna, erraza izan dadila zu Sarean aurkitzea; eta posizionamendua, aurreko guztiaren batuketak zuk nahi duzun tokian koka zaitzala.Eta bukatzeko, aholku sorta bat
- Interaktuatu. Ez da nahikoa zure curriculumean idaztea talde-lanean ondo moldatzen zarela edo atsegina zarela, izan zaitez atsegin eta erakutsi elkarrizketa eraikitzaileak izan nahi dituzula. Sustatu elkarrizketa- eta iritzi-trukea, hitz egin erantzuten dizuten guztiekin. Ez erantzun berandu gonbidapen bat jasotzen duzunean, hau da, ardura zaitez sareetan parte hartzeaz, elika itzazu aldizka zure kontuak. Eta saia zaitez zure mezuetan positiboa izaten, aurkeztu eduki garrantzitsuak eta egokiak, zure ospea areagotuko dute eta zure posizionamendua hobetu. Gogoratu pertsona baikorrak erakargarriago zaizkigula eta konfiantza handiagoa izaten dugula haiengan.
- Hartu ideiak sare sozialetatik, ez kopiatu, baina han eta hemen ikusitakoetatik apur bat har dezakezu, Sareko zure lanak interesgarriagoak eta erakargarriagoak izan daitezen: zure ezaugarriak dituen norbaiten bila dabilen baten arreta erakarriko duzu agian.
- Neurtu aldizka zure marka pertsonalaren emaitzak. Adibidez, sortu alertak, inork zutaz idazten duenean ohartaraziko dizutenak. Gainera, programa asko daude ildo horretan erabilgarriak direnak: esaterako, Augure (zure ospe soziala neurtzen du) edota Metricool (sareetako eta blogetako estatistikak aztertzen ditu). Eta berriz diogu: bilatu zure burua Googlen, zeure marka pertsonala Sarean egoki kudeatzen ari ote zaren jakiteko.
- Ibili kontuz esaten duzunarekin. Guztia Sarean gelditzen da, eta zoritxarreko adierazpen batek ondorio txarrak ekar diezazkizuke orain eta etorkizunean ere. Ez da ideia txarra Facebooken bi profil izatea, bata erabat profesionala eta bestea lagunentzat.
- Zure helburua lortu baduzu ere, lanpostua kasu honetan, jarrai ezazu komunitate digitalari eduki-ekarpenak egiten. Beti hobetu dezakezu zure lana edo lanpostuz aldatu… Nork daki!
Zein da zure erreakzioa?