Urria: ideia baliotsuak
2017-10-02
Urria: ideia baliotsuak
Pedro Duque nanosateliteei buruz ari zen hizketan unibertsitatean, eta Ainhoa Cid del Valle arabarraren interesa piztu zuen. Orduan hasi zen dena.
Bere masterreko ikaskide Máximo Calvorekin lanean eta ikertzen ordu asko eman ondoren, honako hau ondorioztatu zuten: satelite handiak erabiltzea oso garestia zenez, beharrezkoa zuten nanoteknologiaren aldeko apustua egitea, kalitate bereko baina prezio merkeagoko zerbitzua eskaintzeko. Horrelaxe jaio zen Karten Space.
26 urte besterik ez dituela, uste osoko ekintzailea da, Ainhoa. Lurra behatzeko nanosateliteak garatzen dituen start-up aerospazial honen sortzaileetako bat da.
Oraingoz, proiektu ekintzaile onenaren YUZZ 2015 Sari Nazionala lortu du; horri esker, Silicon Valleyra joan ahal izan da, nanosateliteetan egindako aurrerapenak aurkezteko. My Elevator Pitch 2014 Sari Nazionala ere lortu zuen.
Ainhoak agerian utzi du ideia baliotsuetan lan egitea, nahiz eta gogorra eta neketsua izan, beste modu bat dela munduari buruz gehiago jakiteko.
Honelako historia gehiago irakurri nahi al dituzu gure egutegian?
Zein da zure erreakzioa?