
Valladolideko Maratoi Erdirako 5 dortsal zozkatuko ditugu
2015-09-02
Valladolideko Maratoi Erdirako 5 dortsal zozkatuko ditugu
Hemen gaude berriro! Abuztuko atsedenalditxoaren ostean, LABORAL Kutxaren blogera itzuli gara. Beti bezala, gure asmoa profesionalei, autonomo eta soldatapekoei, ekintzaileei eta bezeroei laguntzea da, zuen egunerokoan behar duzuen guztia bideratzen: zergak, kontabilitateak, finantzak, enpleguak, aurrezkiak edo negozioak, Eta, jakina, hainbat zozketa eta sustapen ekarri ditugu aisialdirako edo, gaur bezala, kirolerako; izan ere, Valladolideko XXVII. Maratoi Erdirako eta 3. Legua Popularrerako 5 dortsal zozkatuko ditugu.
Lasterketaren datuak
Ciudad de Valladolid Maratoi Erdia asfalto gaineko lasterketa da. Aurten 27 urte beteko ditu eta, duela hiru urtetik aurrera, Valladolideko Legua Popularrarekin batera egiten da. Aurten irailaren 20an izango da. Beti bezala, parte hartzera animatzen diren lasterkariek hiriko ibilbide bikainaz gozatu ahalko dute Valladolideko erdigunetik, monumenturik enblematikoenen ondoan igaroz. Parte hartzeko baldintza bakarra gogoa eta entrenamendu pixka bat izatea da. Izena emateko epea zabalik dago, baina dortsala doan izan dezakezu ondoko inprimakia zure datuekin betetzen baduzu. Datorren ostegunean, irailak 10, 5 dortsal zozkatuko ditugu, eta zure izena aukeratuetako bat bada, harremanetan jarriko gara zurekin.
Animatu parte hartzera!
Zein da zure erreakzioa?