Via T teleordainketa LABORAL Kutxarekin

Via T teleordainketa LABORAL Kutxarekin

2 min.

Via T teleordainketa LABORAL Kutxarekin

Ordainlekura iritsi zara. Auto-ilara luzea. Zain zaude. Bidaian zenbateko atzerapena daramazun kalkulatzen duzu. Kabinara iritsi eta diru-zorroa hartzera zoazela… atzeko jarlekuan utzi duzu. Gorputza luzatzen duzu hartzeko, txanpon bila hasten zara, eta ez dakizu ordainagiria non utzi. Hilaren amaieran autopista-gastuak kalkulatu behar dituzu, eta erdia bakarrik dituzu gogoan.

Ezaguna egiten al zaizu?

Ahaztu ezazu. LABORAL Kutxarekin Via T teleordainketa kontrata dezakezu, eta kobrantza elektronikoari esker, Via T logoa duten autopista guztietako –eta aparkalekuetako– ordainlekuetan gelditu beharrik ez duzu izango.

Ezaugarriak

  • Iraungipena: Via T teleordainketa 10 urtera iraungitzen da. Ordura arte ez zara berritzeaz arduratu behar.
  • Ordaintzeko erak: Berehala ordaintzeko Via T edo hilean ordaintzekoa eska dezakezu. Gehien komeni zaizuna.
  • Funtzionamendua: Oso erraza da. Via T gailua automobilean jarri behar duzu (erraz itsasten da kristalean, atzerako ispiluaren atzean), eta Via T anagramarekin identifikatutako ordainlekuek irakurketa elektronikoa egingo dute, automatikoki gestionatuko dute segurtasun-barrera irekitzea eta dagokizun zenbatekoa ordaintzea.

 Abantailak: erosotasuna… eta deskontuak

 Ordainlekuan ez gelditzea erosoa da, eta gainera, teleordainketarekin dirua aurrez dezakezu, izan ere, hobariak eskaintzen dizkie A8 eta AP1 autopisten erabiltzaile diren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleei eta A68aren erabiltzaile diren Arabakoei.

  • Araba: diru-laguntzak ematen zaizkie AP1 eta A68 autopisten erabiltzaileei, eta hilean 25 bidaia edo gehiago egiten dituztenei % 50eko deskontua egiten zaie. Hiru hilean behin egiten dira ordainketak. Foru Aldundiaren bulegoetan emango dizute diru-laguntzak jasotzeko baldintzen berri.
  • Bizkaia: ibilbide bereko hamargarren joan-etorritik aurrera aplikatzen dira deskontuak (hilabete naturalaren barruan egindako bidaiak kontuan hartuta). Bi deskontu mota daude: hilabete bakoitzeko hamaikagarren joan-etorritik hogeigarrenera bitartean, bidaien zenbatekoaren % 60, BEZ kenduta; hilabete bakoitzeko hogeita batgarren joan-etorritik aurrera joan-etorriko bidaien zenbatekoaren % 100, BEZ kenduta. Foru Aldundiaren bidez eskura daiteke informazio guztia eta deskontua izapidetu.
  • Gipuzkoa: deskontuak aplikatzen dira Via T teleordainketaren bidez egindako hobaridun ordainketetan, AP1 eta AP8 autopisten Gipuzkoako bide-zatiko ordainlekuetan, honako tarte hauen arabera:
    • 1 eta 8 bidaia bitartean:  hileko ordainketen % 25 (hilean 5 bidaia baino gehiago eginez gero).
    • 9 eta 20 bidaia bitartean: hileko ordainketen % 55.
    • 20 bidaia baino gehiago: hileko ordainketen % 75.

 Nola kontrata dezaket zerbitzua?

 Zatoz gure sukurtsal batera eta guk geuk izapidetuko dugu. Behar duzun informazio guztia izango duzu, noski. Hori bai, gogoratu: pertsona fisiko bakoitzeko Via T teleordainketa-gailu bakarrak izango du deskontuak lortzeko eskubidea.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza kudeaketa