Zein inbertsio fondo izan da errentagarriena?

Zein inbertsio fondo izan da errentagarriena?

1 min.

Zein inbertsio fondo izan da errentagarriena?

Simulador de Rentabilidad de Fondos de Inversión de Caja laboralEuskadiko Kutxaren webeko berritasunak eta zure inbertsioei eta diruari ahalik eta etekin handiena ateratzeko zure eskura jarriko ditugun erremintak izango dira blog horretan ikusiko ahalko dituzun gauzetariko batzuk.

Hemen hipoteken, kontsumorako maileguen eta autoa erosteko maileguen simulatzaileei buruz irakurtzeko aukera izan duzu. Gaur, horiek bezain erabilerraza eta erabilgarria den beste erreminta bat nola erabili azalduko dizugu: Inbertsio Fondoen Errentagarritasunaren simulatzailea.

Zuk aukeraturiko aldian Euskadiko Kutxak eskaintzen dizun edozein inbertsio fondoren errentagarritasun absolutua eta urteko errentagarritasuna zenbatekoa izan den azkar-azkar ikusteko aukera ematen dizu simulatzaile horrek. Gainera, azken likidazio-balioaren eta haren dataren berri ematen dute fondoen errentagarritasun-zerrendek.

Inbertsioaren hasierako eta amaierako data sartu besterik ez duzu egin behar, eta aldi horretan zure fondoek izandako errentagarritasuna ikusteko aukera izango duzu. Era horretan, zuk nahi duzun denbora-tartean zein fondo izan den errentagarriena ikusi ahalko duzu.

Euskadiko Kutxaren webean Inbertsio Fondoei zuzenduriko atala ere baduzu. Bertan, fondo bakoitzaren inbertsio-politika zehazten da, eta nahi izanez gero, fondo horiei buruzko xehetasun guztien inguruko dokumentazioa eta informazioa jaitsi dezakezu.

Fondo horietako edozeini edo fondo horietan eginiko inbertsioak kudeatzeko erari buruzko informazio gehiago behar baduzu, gogoratu gure profesionalak zure zerbitzura daudela Euskadiko Kutxaren edozein sukurtsaletan.


Zein da zure erreakzioa?