Zer abantaila ditu bizitza-aseguru bat kontratatzeak?

Zer abantaila ditu bizitza-aseguru bat kontratatzeak?

3 min.

Zer abantaila ditu bizitza-aseguru bat kontratatzeak?

Duela aste gutxi, bizitza-aseguruari buruzko oinarrizko alderdiak azaldu genizkizun: Zer da? Zer estaltzen du? Nola kontrata daiteke? Gaur, aseguru-modalitate horren inguruan hitz egiten jarraitu nahi dugu, funtsezkoa baita zure erosotasuna bermatzeko. Azken finean, inorentzat ez da atsegina txarrena pentsatzen jartzea, baina, hala gertatzen denean, jende guztiari gustatzen zaio ondo babestuta egotea. Horregatik, gaur aurrekoak bezain garrantzitsua den beste galdera bati erantzungo diogu: zer abantaila ditu bizitza-aseguru bat kontratatzeak?

Lehenengoa: segurtasun ekonomikoa

Maite duzun norbait hiltzen denean, ezerk ezin du doluaren trauma aurreztu, baina bizitza-aseguruarekin galera hori ahaideentzat galera ekonomiko bat izan ez dadila berma dezakegu. Horregatik, bikotekidearen eta seme-alaben etorkizuneko egonkortasuna nahi duten pertsonak izaten dira produktu hori gehien kontratatzen dutenak, normalean, oraindik hipoteka ordaintzen ari direlako edo familiako diru-sarreren iturri bat galtzeagatik familiaren bizi-maila murriztu ez dadila bermatu nahi dutelako. Aseguru bat kontratatzeko arrazoi garrantzitsua da, inolako zalantzarik gabe, baina ez bakarra, bikotekiderik edo familiarik ez duten pertsonentzat ere oso komenigarriak baitira mota horretako produktuak.

Azken finean, bizitza-poliza batek ez du balio guk nahi dugun pertsonari kapital edo laguntza ekonomiko bat uzteko eta hark zailtasun ekonomikoei hobeto aurre egiteko bakarrik. Egoera kritikoak ere estal ditzake, hala nola, baliaezintasuna edo gaixotasun larrien tratamendua. Horrelako kasuetan eskertzekoa da aparteko gastuei −gure etxebizitza egokitzeko gastuei, adibidez− edo gure diru-sarreren zati bat galdu izanari aurre egiteko kapital bat izatea.

Gainera, bizitza-aseguruek horren ezagunak ez diren beste abantaila batzuk eskaintzen dituzte.

Polizatik kobratutako kapitala: zorrik eta zergarik gabe

Hasteko, bizitza-aseguru bat kobratzean geureganatzen dugun kapitala enbargaezina da. Zer esan nahi du horrek? Jaraunsten dugunean, dena jasotzen dugula: hildakoak zituen ondasunak, baina baita zorrak ere. Beti erabaki dezakegu jarauntsia ez onartzea, edo “inbentario-emaitzaren arabera” onartzea, hau da, ondasunen eta zorren arteko saldoa positiboa denean bakarrik. Baina bizitza-aseguruak ez ditu estaltzen aseguratuak hiltzean zituen zorrak. Horrenbestez, aseguratutako kapitala jasoko dugu, baita aseguru-hartzailearen zorrak onartzen ez baditugu ere.

Beste abantaila garrantzitsu bat: ohikoa izaten den moduan, onuradunak gure zuzeneko ahaideak badira, heriotza kasuan jasoko luketen kapitalari ez dagokio oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga ordaintzea: guztiz salbuetsita dago. Beraz, lasai egon gaitezke, kontratatu dugun kapitala gehien maite ditugun pertsonengana iritsiko baita.

Gainera, bizitza-aseguruek hainbat abantaila eskaintzen dizkiete aseguratutako pertsonei. Hasteko, Gizarte Segurantzako ordainketak osatzen dituzte eta zerga-abantailak eragiten dituzte.

Asegurua kontratatzen dutenentzako abantailak

Polizan kontratatu dugun kontingentziaren bat gertatuz gero, aseguratutako kapitala Gizarte Segurantzatik jasoko dugunaren osagarri izango da, normalean ez baita nahikoa izaten gertatutakoaren ondorioei kaudimenez aurre egiteko. Jende askok behar lukeena baino gutxiago kotizatzen duelako gertatzen da hori, baina istripuaren edo gaixotasunaren ondorioak oso larriak izatea eta horiek gastu handiak sorraraztea ere gerta liteke. Baita bi faktoreak batera gertatzea ere.

Bizitza-aseguruen abantaila nagusietako bat da, beste produktu batzuk ez bezala, poliza horiek gure bizitzan zehar aldatu egin daitezkeela, gure egoerara egokituz. Gure aseguruak gehitu edo murriztu ditzake estaldurak eta onuradunak, une bakoitzean behar edo erabakitzen dugunaren arabera. Ez dugu ezinbestean beste poliza bat kontratatu behar onuradunen artean beste pertsona bat sartu nahi badugu, edo dagoeneko behar ez dugun estaldura jakin bat alde batera utzi nahi badugu.

Zalantzak dituzu? Galderak? Gogoratu LABORAL Kutxan, bankan ez ezik, aseguruetan ere adituak garela, arreta eta zerbitzuak eskaintzeko eredu paregabe bati esker. Horregatik, produktuen katalogo zabala dugu eta hartu beharreko erabaki guztietan lagun diezazukegu. Gure bulegoen sarean, Telebankan, WhatsAppen eta sare sozialetan aurkituko gaituzu, laguntzeko prest.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Inbertsio estrategiak