Zer da arrisku-prima? Eta estatuaren zorra?

Zer da arrisku-prima? Eta estatuaren zorra?

3 min.

Zer da arrisku-prima? Eta estatuaren zorra?

Gaur egungo egoera ekonomiko korapilatsuan, diziplina ugaritako adituek iritzia ematen dute, eta komunikabideetako izenburuetan agertzen dira, orain arte profesionalek baino erabiltzen ez zuten terminologia ekonomiko-finantzarioarekin. Arrisku-prima gehien erabiltzen den hitzetako bat da, baina zer esan gura du zehazki? Erraz-erraz azaltzen ahaleginduko gara.

Arrisku-prima edo  "zor-diferentziala" herrialde batek, beste batzuen aldean, merkatuetan finantzaketa lortzeko ordaintzen duen gainprezioa da.

Europar Batasunean, arrisku-prima hori Alemaniarekiko kalkulatzen da, horren zor publikoa seguruena delakoan,  ez ordaintzeko arrisku gutxien duena delako. Horrela, Espainiako arrisku-prima honako hau izango da:  inbertsiogileek Espainiari zorra erosteko eskatzen dioten errentagarritasunaren eta  Alemaniari eskatzen dioten errentagarritasunaren arteko aldea.

Arrisku-primaren adibidea

Bonuak dira herrialdeek finantzatzeko erabiltzen duten moduetako bat. Zor-tituluak dira, eta, horien bidez,  jendeak estatuei dirua mailegatzen die. Estatuek, baina, epe jakin batean interes batzuekin itzuli behar die dirua.

Demagun, Espainiako 10 urterako bonuaren interesa % 7,60koa dela eta Alemaniakoa % 2,60koa. Aldea portzentajezko 5,00 puntukoa da, oinarrizko 500 puntukoa. Kasu honetan Espainiako arrisku-prima oinarrizko 500 puntukoa izango da.

Herrialde-arriskua (diru hori itzultzeko arazoak izateko arriskua) zenbat eta handiagoa izan, interes-tasa handiagoa eskatuko diote dirua mailegatzeko. Ondorioz, arrisku-prima handiagoa izango da.

Zor publikoen motak

Lehenago komentatu dugunez, bonuak herrialde batek jaulkitzen dituen baloreak dira. Bonu bat erosten dugu x prezioan x eperako, eta denbora hori pasatakoan inbertitutako dirua gehi interesak itzuliko dizkigute. Baina "balore publikoetan" zenbait mota daude, eta batzuetan nahastu egiten ditugu.
  • Batetik, Bonuak eta Estatuaren obligazioak ditugu:
    • Estatuaren bonuak Altxortegiak jaulkitzen ditu eta 2 eta 5 urteko epea izaten dute. Espainian, gaur egun 3 eta 5 urtera jartzen dira enkantean.
    • Estatuaren obligazioei buruz beste horrenbeste esan dezakegu, baina horiek 5 urtetik gorako epea dute. Espainian, gaur egun 10, 15 eta 30 urtera jartzen dira enkantean.
  • Garrantzitsua da argitzea Bonuak eta Obligazioak enkantean jartzen direla. Estatuak bonu kopuru bat jartzen du enkantean, eta batzuetan, herrialdeari buruzko iritzia txarra bada (herrialde-arriskua), eskaintza gutxi izango ditu. Beraz, dirua lortzeko interes handiagoak ordaindu beharko ditu, eta, ondorioz, finantzaketa-kostua handiagoa izango da.
  • Hirugarren mota Altxorraren Letrak dira. Horiek ere Altxortegiak jaulkitzen ditu, enkante bidez, baina epea laburragoa dute. Gaur egun 3, 6, 12 eta 18 hileko epearekin jartzen dira enkantean. Altxorraren Letrak eskuratuz gero, ez da interesik kobratzen: Errentagarritasuna erosketa-prezioaren eta salmenta-prezioaren arteko aldea izango da.
Hiru kasuetan, gutxieneko inbertsioa 1.000 eurokoa izan behar da. Hortik aurrera nahi beste inberti dezakegu, baina betiere euro baten multiploetan.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza kudeaketa