Zer iritzi dute ekonomiaren etorkizunari buruz etxeetan?

Zer iritzi dute ekonomiaren etorkizunari buruz etxeetan?

1 min.

Zer iritzi dute ekonomiaren etorkizunari buruz etxeetan?

Duela gutxi, LABORAL Kutxako Ikerketa Departamentuak sustatuta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 800 etxetan inkesta bat egin da, horiek ekonomiaren bilakaeraren inguruan duten iritzia jakiteko, eta horrela egungo egoeraren eta etorkizunekoaren inguruan biztanleen konfiantza maila neurtzeko. Jarraian, galdera-sortako hainbat gai aukeratu eta lortutako emaitzak laburtuko ditugu.

  • “Etxeko egoera ekonomikoari” buruz galdetutakoen erdiak baino gehiagok uste du egungo egoera iazkoa baino okerragoa dela. Halere, hemendik eta urtebetera, okerrago egongo direla uste duten etxeen proportzioa % 36ra jaitsi da.
  • “Egoera ekonomiko orokorrari” buruz galdetuta, % 73k orain iaz baino okerrago gaudela erantzun du, nahiz eta proportzioa % 49ra jaitsi urtebete barru egoera hori nola ikusten duten galdetuz gero.
  • Beste gaietako bat “langabezia” da. % 74ren ustez azkenengo urtean gora egin du, baina datorren urtean gora egingo duela uste dutenen proportzioa % 47ra jaitsi da.
  • Azkenik, “aurrezkiari” buruz galdetutakoen % 96ek azken urtean gutxi edo ezer ez dutela aurreztu diote, baina urtebete barru aurrezteko zailtasunak izango dituztela uste dutenen proportzioa % 67ra jaitsi da.
Ondorioak

Emaitza hauekin Euskal Autonomi Erkidegoko kontsumitzaileen iritziaren inguruan bi ondorio atera ditzakegu:

  • Beraien egoerari buruzko iritzia negatiboa da. Horrek maila makroekonomikoko kontsumoaren ahulezia azalduko luke.
  • Ohar positibo bezala, datorren urterako aurreikuspenak, nahiz eta argi eta garbi negatiboak izan, zertxobait hobeak dira. Horrek kontsumoaren gorakada aurrera lezake, eta horrela, azkenean, barne-eskariak hazkundea ekarriko luke aurten.
Iritziak jasotzen dituzten inkestak erabiltzean, zuhur jokatu behar da. Azken finean aurreikuspenen isla baitira. Horregatik, hain zuzen, elementu aldakor eta neurtzeko zailak direlako, neurketa objektiboagoko beste aldagai batzuen portaerarekin alderatu behar dira ondorioak.
Azterketa hau LABORAL Kutxaren Ikerketa Departamentuak egin du. Hilean behin, gaurkotasuneko hainbat gai ekonomikori buruz zer ikuspuntu duen ikusiko dugu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Inbertsio estrategiak