Zer izan behar dugu kontuan auto-aseguru bat kontratatzeko orduan?

Zer izan behar dugu kontuan auto-aseguru bat kontratatzeko orduan?

4 min.

Zer izan behar dugu kontuan auto-aseguru bat kontratatzeko orduan?

Gidabaimena, azterketa teknikoko txartela (IAT gainditua eta dagokion eranskailua) eta erantzukizun zibileko asegurua. Legez, hiru dokumentu horiek eguneratuta izan behar ditugu automobilez ibili nahi badugu. Baina, aseguruaren kasuan, nola aukeratu gure egoerara eta premietara hobekien egokitzen dena? Nola aukeratu gehien komeni zaigun estaldura? Etxebizitza-aseguruarekin egin genuen bezala, hilabete honetan automobil-aseguruetan jarriko dugu arreta. 

Lehenik eta behin, azter dezagun estaldura nagusietako bat:

Oinarrizkoa, derrigorrezko erantzukizun zibila edo "hirugarrenen” asegurua

Legez, “hirugarrenen” aseguru bat izan behar dugu, gutxienez. Izan ere, hark pertsonei eragindako kalteak eta objektuei eragindako kalte materialak estaltzen ditu, istripuan bide-seinale bat apurtzen badugu, adibidez. Aseguru horrek ez ditu ez gidaria ez autoan eragindako kalteak estaltzen, baina bai automobileko bidaiariak.

Eta niretzako estaldura nahi badut? Gidariaren asegurua

Estaldura horrek behar bezala estaliko gaitu ibilgailua guk gidatzen badugu eta istripua guk eragin badugu (istripua guk eragin ez badugu, ez dugu zertan kezkatu beharrik, beste gidariaren aseguruak estaliko baitu). Kalte-ordaina heriotza, ezintasun iraunkorra edo osasun-laguntza gertatzen denean bakarrik aplikatuko da, polizak zehaztutako mugara arte. Zenbat eta handiagoa izan muga hori, orduan eta sari handiagoa ordainduko da.

Ez dut “botata” geratu nahi: errepideko laguntza

Zulaketa bat, matxura bat, ezusteko bat... edozein unetan, kotxeak erantzuteari utz diezaioke eta gure bidaiarekin jarraitu ezinik gera gaitezke, are gehiago jende gehiegi ibiltzen ez den errepide batean gertatzen bazaigu. Une horietarako, errepideko laguntza dugu, poliza askok barne hartzen duten zerbitzua. Laguntza hori ez da oso garestia eta lasaitasun handia ematen digu, egoera horretan oso garrantzitsuak diren hainbat alderdi estaltzen baititu: bidaiarien garraioa, garabiak, anbulantziak... Zerbitzu jakin bat interesatuz gero, haren inguruan galdetzea da onena. Horiek mota askotako gertakariak estaltzen dituzte, baita ibilgailuarekin bidaiatzen ez dugunean ere. Erreklamazioen aurrean: defentsa juridikoa, defentsa penala eta kalteen erreklamazioa.

Istripu batean, nahastutako beste pertsonekin modu adiskidetsuan ados jartzen ez bagara, erreklamazio formal bat egin dezakegu kalteren bat jasan badugu, eta adostasun batera iristen ez bagara, erreklamazio hori judiziala izan daiteke. Kasu horretan, estaldurak kostu legal guztiak estaliko dizkigu: tasak, abokatuak, perituak, fidantzak eta abar. Eta jakina, horrek sekulako lasaitasuna ematen digu norbaitek bidegabetzat jotzen dugun zerbait eskatzen badigu, estaldura horrek gure interesak defendatzen baititu.

Eta kristalak apurtzen badira?

Autoko kristal bat apurtzen zaigunean hura berehala konpondu behar dugu, zalantzarik gabe. Estaldura hori kontratatuta badugu, konpainiak dagokion kalte-ordaina ordainduko digu haizetakoa (aurreko kristala), atzeko kristala eta alboetako kristalak hausten direnean. Estaldura horren barnean sartuko dira, halaber, tailerreko eskulana, kristal zaharra kentzea eta berria jartzea. Autoak eguzki-sabaia izanez gero, hura polizan agertzen dela egiaztatu beharko dugu, horrela ez bada, ez baita aseguruan sartuko. 

Mota horretako estaldura bereziki komenigarria da egoera txarrean dauden bideetan, edo kristalak kaltetu ditzaketen hartxintxarra edo harriak dauden bideetan ibiltzen bagara. Kotxea lapurtu didate. Zer egin behar dut? 

Lapurreten aurkako defentsarik onena aseguru-poliza on bat izatea da. Horrelako poliza bat kontratatzen badugu, lapurreta-saiakeran zehar edo hirugarrenen eskura egon den bitartean kotxeak jasan dituen kalteak konpondu edo kotxearen balioa berreskura dezakegu, eta horrek izugarri lasaitzen gaitu, trantze latza izan arren. Hori bai, haren balio «salgarria» berreskuratzeaz hitz egiten dugu beti, hau da, lapurreta gertatu den unean hark duen merkatuko prezioaz, eta ez hura erostean zuen balioaz. Era berean, gure polizak berez gaineratzen ez diren alderdi osagarriak barne hartzen dituela ikusi behar dugu. Eta autoan eragindako kalteak? Norberaren kalteak 

Aurreko estaldura horietako bakar batek ere ez ditu estaltzen gure ibilgailua konpontzeko gastuak, istripuaren arduradunak gu izan bagara. Kasu horretan babestuta egoteko, norbere kalteen estaldura gehitu behar dugu gure polizan. Horrela, estalita geratuko dira, esaterako, farola baten aurka jotzean edo beste automobil batekin talka egitean sortutako kalteak, edo beste alderdi arinago batzuk, hala nola, atzerako ispiluak edo marradurak konpontzeko gastuak. Poliza batek Norberaren Kalteak estaltzen dituenean, hark “Arrisku Orotakoa" izena hartzen du normalean. Askotan, Norberaren Kalteen estaldura frankizia batekin kontratatzen da. Eta isuna jartzen badidate? 

Polizek Isunen Erreklamazioak estaltzen dituzte askotan. Horrenbestez, Konpainia arduratzen da kasuan kasuko deskarguen orria betetzeaz, isuna bidezkoa izan ez bada, edo hura jarri edo jakinarazteko orduan legedia bete ez bada. Gainera, Gidabaimena Kentzeari dagokion estaldura kontrata daiteke, horrela, gidabaimena aldi baterako edo behin betiko izaeraz kenduz gero, hilero kapital jakin bat jaso dezagun beste garraiobide batzuetara (taxia, trena, autobusa...) xedatzeko. Era berean, eta puntuak galduz gero, horiek berreskuratzeko ikastaroak ordaintzen dira askotan.

Laburbilduz... 

Gehien behar ditugun estaldurak gaineratzen dituen poliza bat aukeratu behar dugu, gidatzeko gure estiloa eta gure ibilgailuaren ezaugarriak kontuan hartuta. Arrisku orotarako aseguruak, adibidez, oso interesgarriak dira ibilgailu berrien kasuan, baina autoaren laugarren edo bosgarren urtetik aurrera, ibilgailuak balio handia galtzen du eta erakargarritasuna galtzen dute. Adibide gisa, aseguru frankiziadunak ditugu, ekonomikoagoak baitira. Gainera, horiek oso interesgarriak izan daitezke istripuak izaten ez baditugu baina ezbehar garrantzitsu bat izateko aukerak kezkatzen bagaitu, horrelakoetan diru asko kostatzen baita autoa konpontzea. 

Aseguruen aukera oso zabala da eta horiek mota guztietako gertakizunak estaltzen dituzte (suteak, animalien aurkako kolpeak eta abar); gainera, estaldurak ere askotarikoak izan daitezke (nahi dugun errepideko laguntza-mota aukera dezakegu). Edonola ere, ez da komenigarria eskaintza ekonomiko erakargarrienak bakarrik kontratatzea, xehetasun guztiak irakurri behar baitira.

LABORAL Kutxan adituak gara bankan eta aseguruetan, eta laguntza eskain diezazukegu edozein zalantza izanez gero. Kontsultatu gure katalogoa edo gerturatu gure bulego batera gure adituekin hitz egin nahi baduzu. Zain gaituzu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Inbertsio estrategiak