
Zer zerga ordaindu behar dut? Zerga zuzenak
2015-09-15
Zer zerga ordaindu behar dut? Zerga zuzenak
Zergak. Hitz beldurgarria, baina beharrezkoak. Beldurgarria, likidezia kentzen digun ordainketa eragiten digutelako, baina beharrezkoak ere bai, zergei esker gobernuek osasuna, hezkuntza publikoa edota gure kaleko zoladura ordaindu ahal dutelako. Halere, eta horren garrantzitsuak izan arren, badakigu benetan zer zerga ordaintzen ditugun eta zer araudi duten? Gaur zergei buruzko post multzo bati ekingo diogu, eta zerga zuzenak zer diren azalduko dugu, hasteko.Zerga zuzenen eta zeharkako zergen arteko desberdintasunakZerga zuzenek herritarren aberastasuna zergapetzen dute; adibidez, ondare zehatz baten jabe izatea edo errenta eskuratzea. Zerga zuzenen kasuan, zerga aitortzearen betebeharra duen pertsonak berak ordaindu behar du. Zeharkako zergen kasuan, aldiz (hurrengo batean arituko gara horiei buruz), aberastasunaren erabilera zergapetzen dute. Adibidez, kontsumoa edo errenta-transmisioa. Kasu horretan, zerga aitortzen duen pertsonak biltzen du zergaren dirua, baina berak ez du ordaintzen. Horixe gertatzen da, esate baterako, BEZ zergarekin: kontsumitzaileek era guztietako produktu eta zerbitzuetan ordaintzen dugu, baina diru hori kobratzen digunak ez du beretzat gordetzen; Ogasunean aitortu eta eman behar du.Zein dira zerga zuzenak?Espainiako estatuan honako zerga zuzen hauek daude:
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.
- Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga.
- Sozietateen gaineko Zerga.
- Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga.
- Ondarearen gaineko Zerga.
- Espainiako estatuko araudia: Azaroaren 28ko 35/2006 Legea eta Martxoaren 30eko 439/ 2007 Errege Dekretua.
- Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko araudia: lurralde bakoitzaren araudia eskuratzeko, klikatu hurrengo esteketan. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa.
- Euskal Autonomia Erkidegoko araudia: Alderdi orokorrak.
- Zerga-alorreko foru araudia Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan.
- Nafarroako araudia: Alderdi orokorrak.
- Ohiko etxebizitza salbuetsita dago: 400.000 eurorainoko baliokoa Araban eta Bizkaian, eta 300.000 eurorainoko baliokoa Gipuzkoan.
- Gipuzkoan gutxienez 700.000 euroraino salbuetsita, eta Araban eta Bizkaian, 800.000 euroraino.
- Tarifa: Araban: % 0,2-2,5; Bizkaian: % 0,2-2; eta Gipuzkoan: % 0,25-1
- Ohiko etxebizitza salbuetsita dago, 250.000 euroraino.
- 800.000 €-raino salbuetsita (311.023 € 2014an).
- Tarifa: 2014tik hona behera egin du eta % 0,16-2 bitarteko tasak onartu dira.
Zein da zure erreakzioa?