Zozketa: 100 euro 2017ko egutegiko 12 historietatik iradokitzaileena iruditu zaizuna aukeratzeagatik
2017-12-13
Zozketa: 100 euro 2017ko egutegiko 12 historietatik iradokitzaileena iruditu zaizuna aukeratzeagatik
Gure egutegia da LABORAL Kutxan denborarik, maitasunik eta arretarik handiena eskaintzen diegun produktuetako bat. Badakigu hamabi hilabetez hor egongo dela, gure banka egiteko moduan konfiantza duten pertsonen etxeetan, eta ilusioa egiten digu urtero zerbait berezia eskaintzeak. Horregatik, lan handia egin dugu aurten, zure bulegoan 2018ko egutegia laster jaso dezazun.
Eta, horregatik, 2017an zerbait desberdina egitea erabaki dugu, eta, argazki onen bilduma ez ezik, historia handi batzuk ere eskaini nahi izan ditugu, haien ereduaren bidez guretzat inspirazio-iturri izan diren 12 gizon-emakumeren historiak, hain zuzen. Laurogeitaka urteko lasterkari bat, pailazo solidario bat, itsasoa ikusi gabe sumatzen duen surflari bat, espaziora nanokoheteak jaurtitzen dituen ekintzaile bat eta lehenago inork ez bezala moda inprimatzen duen diseinatzaile bat. Ezingo genuke aukeratu historia horien eta gainerakoen artean. Horregatik, zuk laguntzea nahi dugu.
Sartu inprimakian, utzi zure datuak eta, aurtengo urtarriletik abendura bitartean gure egutegian kontatu ditugun 12 historien zerrendatik aukeratu bat. Hori egiteagatik, besterik gabe, 100 euroko opari-txeke baten zozketan hartuko duzu parte. Saridun izanez gero, Gift4Youren orrialdean dauden askotariko zerbitzu eta produktuekin trukatu ahal izango duzu txekea. Moda, gastronomia, bidaiak, aisia… Gabonetan nahi duzuna oparitzeko inori edo zeure buruari.
Orrialde honetan bertan emango dugu saridunen berri eta, horietako bat bazara, jakinarazpena jasoko duzu, txekea jaso dezazun. Zer diozu? Aukeratuko duzu zerrendako izen bat eta urteko hilik iradokitzaileena aukeratzen lagunduko diguzu? Gogoan izan 100 euro daudela jokoan!
Hona hemen 2017ko egutegiko 12 historiak
- Urtarrila: Susana Garmendia , Txikas de Etxauri elkartearen fundatzailea. Hori Nafarroako animaliak babesteko zentroa eta txakurtegi publikoa da
- Otsaila: Josu Iztueta , abenturazalea, Tolosako Nairobitarra bidaia-agentziaren fundatzaileetako bat
- Martxoa: Ander Ramos, medikua, Donostiako Tecnaliaren Neuroteknologia taldeko zuzendaria
- Apirila: Eva Mena , artista eta grafitilaria. Mundu zabalean margotu ditu horma-irudiak, Den ezizenarekin
- Maiatza: Yoga Santos , gitarra-jotzailea, Paco de Lucía nazioarteko sariaren irabazlea
- Ekaina: Aran Azkarate , Comme Des Machines enpresaren fundatzaileetako bat. Modari, teknologiari eta 3D inprimaketari buruz ikertzen du sormen-industrietan
- Uztaila: Fortunato Vencedor , 87 urteko lasterkaria. 60 urterekin hasi zen Bilboko Herri Krosa egiten
- Abuztua: Xabier de la Maza , ekintzailea, Musika Parkean programaren arima, The Loaf Bakeries okindegiaren fundatzailea eta Pantori dendaren sustatzailea
- Iraila: Aitor Francesena “Gallo”, surflaria. Ohol gainean dagoenean ahaztu egiten zaio itsua dela
- Urria: Ainhoa Cid del Valle , nanoteknologian eta sateliteetan diharduen Karten Space start-up espazialaren fundatzaileetako bat
- Azaroa: Moisés San Mateos , Gasteizko Escor Gaztedi rugbi-taldeko lehendakaria
- Abendua: Virgina Imaz , pailazo profesionala, Clownclusiones-en sortzailea
Zein da zure erreakzioa?