Zozketa: 4 zenbaki ditugu Donostiako Maratoi Erdirako

Zozketa: 4 zenbaki ditugu Donostiako Maratoi Erdirako

1 min.

Zozketa: 4 zenbaki ditugu Donostiako Maratoi Erdirako

Hauek dira irabazleak. Zorionak!
  • Nacho Lazaro Llorente
  • Sergio Fernández Rodríguez
  • Ane Bego Lacalle Prieto
  • Ana Solanilla Garcia

Sartu inprimakian eta utzi zure oinarrizko datuak. Ez duzu besterik egin behar Donostiako Maratoi Erdirako ditugun 4 zenbakietako baten zozketan sartzeko. Sartu, irabazi eta zatoz Donostiara datorren apirilaren 2an.

Herri kirolen arloan gure inguruan antolatzen diren ekimenen artean leku berezienetakoa dauka Donostiako Maratoi Erdiak. Horregatik, LABORAL Kutxan hainbat urte daramatzagu lasterketa honi babesa ematen eta kirolaren aldeko apustuari eusten.

Blog honetan bertan, adibidez, urteak dira dortsalak zozketatzen hasi ginela eta aurten berriz egitea erabaki dugu. 4 zenbaki ditugu lasterketa honetarako eta nahi duzun moduan erabil ditzakezu, 10 kilometroak zein 21 kilometroak egiteko. Jokuan dago LABORAL Kutxa Sari Nagusia eta, arestian esan dugun bezala, zure datuak uztea nahikoa da zozketan parte hartzeko. Irabazten baduzu geu jarriko gara zurekin harremanetan eta esango dizugu nola jaso dortsala.


Zein da zure erreakzioa?