Zozketa! Arabako Errioxako 2019ko Wine Run ardoaren lasterketa ikusgarrian parte hartzeko 2 dortsal-pare ditugu

Zozketa! Arabako Errioxako 2019ko Wine Run ardoaren lasterketa ikusgarrian parte hartzeko 2 dortsal-pare ditugu

1 min.

Zozketa! Arabako Errioxako 2019ko Wine Run ardoaren lasterketa ikusgarrian parte hartzeko 2 dortsal-pare ditugu

Hauek dira irabazleak: Aitziber Plaza eta Fernando Díez. Zorionak!


Gure urteko egutegiko lasterketarik berezienetakoa da. Urtero egiten da Arabako Errioxaren bihotzean, ardozaleek miresten duten ingurunean, mahasti eta upategien artean. Wine Run Rioja Alavesa da, eta aurten urriaren 27an egingo da. Bastidan izango du abiapuntua eta ardo-azokarekin amaituko da. Parte hartu nahi duzu? 2 dortsal ditugu doan!

Sartu inprimakian eta eman zure datuak

Ez duzu besterik egin behar. Idatzi zure datuak inprimakian eta egon zozketaren zain, egun batzuk barru egingo dugu eta. Irabazleetako bat bazara, hemen bertan ezagutaraziko dugu zeure izena eta esango dizugu zer egin behar duzun dortsala jaso eta lasterketan parte hartzeko.

Lasterketak hiru modalitate izango ditu: 10 kilometroko paseoa upategiz upategi, 20 kilometroko lasterketa eta ibilaldi herrikoia. Irabazten baduzu, nahi duzun edo zure ezaugarriekin ondoen datorren modalitatea aukeratu ahal izango duzu. Eta, esan bezala, amaitutakoan, ardoaren azoka zoragarriaz gozatu ahal izango duzu. Izan ere, edozein modalitatetako parte-hartzaileek txartelak eskuratuko dituzte, azokan trukatzeko.

Zer diozu? Animatzen zara urriaren 27an ardoaren espiritua lagun duzula korrika egitera? Zain gaituzu!


Zein da zure erreakzioa?