Zuen etxeetako arauak

Zuen etxeetako arauak

3 min.

Zuen etxeetako arauak

‘Zure etxea, zure arauak’. Hori da gure azken hipoteka-kanpainaren goiburua. Orain zu izango zara, zure etxeko lau paretetan, ondo eta gaizki zer dagoen esango duena. Eta, jakina, ez dago hori baino gauza atseginagorik. Horregatik, zuen etxeetako arauak ezagutu nahi izan ditugu, eta zozketa bat ere egin genuen bost parte-hartzaile peluxe erraldoi batez saritzeko.

Ideia on asko jaso ditugu, eta pena handia eman digu horiek komentario guztien artean galtzea. Horregatik, gehien gustatu zaizkigunak berreskuratu nahi izan ditugu. Aukeraketa hau subjektiboa eta mugatua da, eta, horregatik, proposatu dizkiguten arau guztiak irakurtzea gomendatzen dizugu, gure bloga irakurtzen dutenen errepublika independenteetan zein lege diren negoziaezinak ikusten goza dezazun.

Ez dadila gominolik falta... eta kontuz hamsterrarekin!

Patriciarentzat, adibidez, anfitrioi gozozalea izatea da garrantzitsuena, argi eta garbi: «etxean beti daude bonboiak eta kafea gonbidatuei eskaintzeko». Rosak, aldiz, horren ohikoa ez den beste konbinazio bat aukeratzen du: «Ez dadila gominolik eta etxeko uxualik falta». Natalia ere arduratzen da kanpotik etortzen direnez, baina ez zaio gustatzen horiei arau deitzea: «Hori bai, ohitura onak ditugu; hozkailuan beti dago garagardoa, eta atea zabalik dago nire ondoan dauden guztientzat».

Mario zorrotza da, baina arrazoi bikainak ditu horretarako: eraginkortasun energetikoa, segurtasuna, garbitasuna, eta hamsterraren osasuna!: «1/ Kaleko zapatilekin ez sartzea; 2/ Bertan egon behar ez badugu, argiak itzaltzea; 3/ Gauez etxea giltzaz ixtea; 4/ Platerak pilatuta ez uztea; 5/ Zerbait bukatzen denean berriz erostea; 6/ Sukaldeko leihoa irekita ez uztea, bestela hoztu egiten baita hamsterra; eta 7/ Gauez berogailua jaistea». Arauak are garrantzitsuagoak dira familia ugarietan, María del Mar-en kasuan, adibidez: «1/ Zaharrek txikiei laguntzen diete; 2/ Bakoitzak bere logela jasotzen du; 3/ Zapatilak bere lekuan; 4/ Lehenengo etxeko lanak, eta gero jolastu; 5/ Elkarrekin ondo pasatzea»; eta batez ere azkena: «6/ Batzuetan, gurasoei arnasa hartzera ateratzeko aukera ematea».

Ivanek ia filosofikotzat har daitekeen arau honen aldeko apustua egiten du: «Desordena ordenatuta izatea». Eta Beatrizek, aldiz, jarritako arau bakarra betetzeko gai ez direla aitortu du: «Nire etxean arau zorrotz bat dago: ogia labanarekin moztea, baina ez dugu gehiegi betetzen!». Belindak duela gutxi iritsi den beste pertsona bati eman dio boterea: «Gure bi urteko diktadore txikiak jartzen ditu arauak. Berak agindu eta guk obeditu egiten dugu!». Eta bikotekideak bakarrik agintzen duela diotenak ez ditugu zerrendatu ere egingo (ez diegu guztiz sinesten).

Bizikidetza-arauak

Ascenen arauek samurtasunez bete gaituzte. Beste premia batzuk dituzten pertsonekin bizi garenean, horien bizitza zertxobait zoriontsuagoa izateko moduan moldatu behar dugula gogorarazten digute: «Nire etxea arauz betea dago, Autista Espektroko Nahasmendua duen haur bat baitugu, eta horientzat oso garrantzitsuak dira ohiturak eta maniak. Esate baterako, ateak edo tiraderak ezin dira irekita utzi. Denak modu eta leku egokian kokatuta egon behar du».

Milagrosek bizikidetza azpimarratzen du: «Etxeko arauak oso sinpleak dira. Elkarri entzuten saiatzen gara eta bazkaltzeko orduan ez dugu telebistarik pizten, mahaian elkarrekin hitz egin dezagun. Eta oso garrantzitsua, denok eseri arte itxaroten dugu bazkaltzen hasteko». Estibalizek ere antzera jokatzen du: «Maitasunez eta ezarpenik gabe azaldu behar zaizkie arauak besteei». Eta nork prestatzen du bazkaria? «Gosea duenak!», dio Ainarak.

Etxeko beste kide batzuk

Animaliek post oso bat egiteko moduko informazioa eskaintzen digute. Hasierrek, adibidez, jaso ditugun hainbat mezu laburbiltzen ditu: «Nire etxean, animaliei giza eskubide berberak eskaintzen dizkiegu». Alaitzek bere txakurraren erosotasunean pentsatzen du: «Ur-poltsa bat berotu eta nire txakurraren ohean uzten dut hark hotzik izan ez dezan». Eneida, esaterako, espezieen artean pakea ezartzen ahalegintzen da: «Perikitoak guztiz debekatuta dauka txakurrari eraso egitea». Sarak, aldiz, bizikidetzak batzuetan sakrifizio batzuk egitea eskatzen duela gogorarazi digu: «Nire araua beltzez ez janztea da, bestela eskale bat bezala aterako bainintzateke kalera; izan ere bi katu persiar zuri eta txakurtxo marroi argi bat ditut.  Egunean bi aldiz pasatu behar dut xurgagailua!»

Laburbilduz, etxe bakoitzean arau desberdinak daudela dirudi. Dena den, proposamen honen flotazio-marra erasotzen duten, Hakuna Matata intonatzen duten eta araurik eza azpimarratzen duten oharrak gehitu nahi ditugu tarte honen amaiera gisa. Irunek, adibidez, honako hau dio: «bizitzea eta besteei bizitzen uztea da nire etxeko arau nagusia». Mirentxuk ere gauza bera pentsatzen du: «Etxean dagoen guztia bizitzeko eta gozatzeko da, eta beraz, guztiz baimenduta eta gomendatuta dago sofan etzatea eta ohe gainean salto egitea». Javierren ustez, «etxea nirea da, eta beraz, nik nahi dudana egiten dut»; Rakelen hitzetan, «etxea bizitzeko da, eta ez besteei erakusteko»; eta Iñakiren ustez, «gure etxeko arau bakarra araurik ez jartzea da».


Zein da zure erreakzioa?