Zure aseguruetako espezialista, Euskadiko Kutxaren webean

Zure aseguruetako espezialista, Euskadiko Kutxaren webean

2 min.

Zure aseguruetako espezialista, Euskadiko Kutxaren webean

Aseguruak Euskadiko KutxanAseguruak kontratatu aurretik, ahalik eta informaziorik argi eta osoena izatea komeni da. Euskadiko Kutxan, gurekin aseguru bat hautatuz gero erabateko segurtasunez eta konfiantzaz egin dezazun nahi dugu. Hori dela eta, gure webgunean tarte bat eskaini diegu aseguruei, eta, Lagun Aro Aseguruak etxeko kudeatzaile adituen eskutik, argibide guztiak aurkitu ahal izango dituzu.

Honako hauek aurkituko dituzu cajalaboral.comeko partikularrentzako aseguruakatalean:

  • Kontrata ditzakezun aseguru motei buruzko informazio zehatz eta osoa.
    • Gainera, zure etxe- eta auto-aseguruen prezioa kalkulatu ahal izango duzu, bai eta CLNet bidez kontratatu ere.
  • Estaldura-konparadoreak, aseguru mota bakoitzaren modalitateak bereizten eta zure beharretara ondoen egokitzen dena hautatzen laguntzeko.
  • Aseguruetako espezialista batekin harremanetan jartzeko erraztasunak. Bideokonferentzia bidez egin dezakezu berba, edo, bestela, zure telefonoa utzi, berak hots egin diezazun. Nahiago baduzu, harremanetarako bulego eta telefonoak bila ditzakezu.
  • Aparteko informazio osagarria: itundutako lantegien mapa, ezbeharretan zer egin, ohiko galderak, jarraibide baliagarriak…
Momentuz informazio hori guztia soilik partikularren eskura badago ere, lanean ari gara autonomoena eta enpresena ere eskaintzeko.

Argibide eta harremanetarako bitarteko horiek, gainera, CLNeten ere eskura izango dira. Eta, dagoeneko Lagun Aroren asegururen bat baduzu, abendutik aurrera, CLNet bidez izapide hauek egin ahal izango dituzu:

  • Kontratatutako aseguruak kontsultatu, horien gaineko xehetasunak jaso, frogagiriak berreskuratu...
  • Aseguruen edozein ordainagiri zorduntzeko kontua aldatu.
  • Ezbehar baten berri eman.
  • Izan dituzun ezbeharrak kontsultatu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Inbertsio estrategiak