#ZuriEsker: Artedrama, kultura eta artea, imajinatzeko eta eraldatzeko

#ZuriEsker: Artedrama, kultura eta artea, imajinatzeko eta eraldatzeko

2 min.

#ZuriEsker: Artedrama, kultura eta artea, imajinatzeko eta eraldatzeko

LABORAL KUTXAn konpromiso sendoa izan dugu beti kirolaren, kulturaren eta gizartearen munduarekin.

Kirolari emandako babesa gure erakundearen DNAren parte izan da, eta gure balio sakonenekin lotuta dago: talde-lana, ahalegina eta bikaintasuna.

Kirolak gure inguruko garapen pertsonal eta sozialerako tresna gisa duen garrantziarekin identifikatuta, mota guztietako probak, taldeak eta profesionalak sustatu eta babestu ditugu, lasterketa eta ekitaldi herrikoietatik hasi eta lehen lerroko taldeetaraino.

Kirolaz gain, hamarkadak daramatzagu gure inguruko kultura-industriei laguntzen, sortzaileei babesa ematen, haien ekoizpena zabaltzen eta ezagutarazten, eta gizarte kultua eta baloreduna bultzatzen.

Baina haien ekimenak babesteaz gain, LABORAL Kutxan ahotsa eman nahi diegu, haien istorio pertsonalak ikusarazi, eta horretarako #ZuriEsker sortu dugu. Dokumental sorta bat, #badabestemodubat espirituarekin gauzak egiteagatik errekonozimendua merezi izan duten pertsonen aurpegi eta proiektu batzuk ikusarazteko.

#ZuriEsker emankizun honetan Artedramara hurbilduko gara, arte eszenikoen plataforma bat, antzerkia eta sorkuntza artistikoa bere ikerketa, ekintza eta topaketa gune bihurtu dituena. Euskal kulturari sakonki lotutako sustraiak ditu Artedramak, eta artea herri gisa definitzen gaituzten hitzak eta keinuak jaiotzen diren lur emankor gisa ulertzen du, baita errealitate berriak irudikatzeko, eraldatzeko eta forma emateko tresna gisa ere.

Bere zutabeak argiak dira: dramaren, antzerkiaren eta artearen bidez ikertu, sortu, antzeztu eta gertaerak hegan eginaraztea. Proposamen horrek entretenitzea ez ezik, interpelatzea, hunkitzea eta pentsaraztea ere bilatzen du. LABORAL Kutxan Artedrama bezalako ekimenak babesten ditugu kultura ulertzeko beste modu hori ordezkatzen dutelako: nortasunaren, kohesioaren eta etorkizunaren motor gisa.


Zein da zure erreakzioa?