
#ZuriEsker: Triatloia Maite Dut, kirola bizitzeko eta partekatzeko beste modu bat
2025-08-05
#ZuriEsker: Triatloia Maite Dut, kirola bizitzeko eta partekatzeko beste modu bat
LABORAL KUTXAn konpromiso sendoa izan dugu beti kirolaren, kulturaren eta gizartearen munduarekin.
Kirolari emandako babesa gure erakundearen DNAren parte izan da, eta gure balio sakonenekin lotuta dago: talde-lana, ahalegina eta bikaintasuna.
Kirolak gure inguruko garapen pertsonal eta sozialerako tresna gisa duen garrantziarekin identifikatuta, mota guztietako probak, taldeak eta profesionalak sustatu eta babestu ditugu, lasterketa eta ekitaldi herrikoietatik hasi eta lehen lerroko taldeetaraino.
Kirolaz gain, hamarkadak daramatzagu gure inguruko kultura-industriei laguntzen, sortzaileei babesa ematen, haien ekoizpena zabaltzen eta ezagutarazten, eta gizarte kultua eta baloreduna bultzatzen.
Baina haien ekimenak babesteaz gain, LABORAL Kutxan ahotsa eman nahi diegu, haien istorio pertsonalak ikusarazi, eta horretarako #ZuriEsker sortu dugu. Dokumental sorta bat, #badabestemodubat espirituarekin gauzak egiteagatik errekonozimendua merezi izan duten pertsonen aurpegi eta proiektu batzuk ikusarazteko.
#ZuriEsker emankizun honetan, Triatloia Maite Dut proiektuaren unibertsoan murgilduko gara. Euskadin triatloia sustatzeko jaio zen, eta bere helburua ez da soilik kirol hau bultzatzea, baizik eta irisgarria, hurbila eta integratzailea izatea. Ahalegina, iraunkortasuna eta errespetua bezalako balioen bidez, mugimendu honek triatloiarekiko grina belaunaldi berriei kutsatzen jakin du, oztopoak hausten eta kirolaren inguruko komunitatea ehuntzen.
LABORAL Kutxan bat gatoz kirolaren begirada konprometitu eta gizatiar horrekin. Horregatik, Triatloia Maite Dut bezalako ekimenak babesten ditugu, kirola gizartea eraldatzeko, kohesiorako eta ongizaterako tresna indartsua izan daitekeela erakusten dutenak. Egiten duzuna maitatzea — eta balioekin egitea — etorkizuna eraikitzeko modu bat ere badelako.
Zein da zure erreakzioa?