#ZuriEsker: Fair Saturday, kultura aldaketa eragile bihurtzen denean

#ZuriEsker: Fair Saturday, kultura aldaketa eragile bihurtzen denean

2 min.

#ZuriEsker: Fair Saturday, kultura aldaketa eragile bihurtzen denean

LABORAL KUTXAn konpromiso sendoa izan dugu beti kirolaren, kulturaren eta gizartearen munduarekin.

Kirolari emandako babesa gure erakundearen DNAren parte izan da, eta gure balio sakonenekin lotuta dago: talde-lana, ahalegina eta bikaintasuna.

Kirolak gure inguruko garapen pertsonal eta sozialerako tresna gisa duen garrantziarekin identifikatuta, mota guztietako probak, taldeak eta profesionalak sustatu eta babestu ditugu, lasterketa eta ekitaldi herrikoietatik hasi eta lehen lerroko taldeetaraino.

Kirolaz gain, hamarkadak daramatzagu gure inguruko kultura-industriei laguntzen, sortzaileei babesa ematen, haien ekoizpena zabaltzen eta ezagutarazten, eta gizarte kultua eta baloreduna bultzatzen.

Baina haien ekimenak babesteaz gain, LABORAL Kutxan ahotsa eman nahi diegu, haien istorio pertsonalak ikusarazi, eta horretarako #ZuriEsker sortu dugu. Dokumental sorta bat, #badabestemodubat espirituarekin gauzak egiteagatik errekonozimendua merezi izan duten pertsonen aurpegi eta proiektu batzuk ikusarazteko.

#ZuriEsker emankizun honetan Fair Saturday, Bilbon jaio eta mundua inspiratzen duen mugimendu kultural eta soziala, izango dugu hizpide. Proposamena argia da: kulturari ahotsa eta protagonismoa ematea gizartea eraldatzeko eragile gisa. Urtero, Black Friday egunaren biharamunean, planeta osoko milaka artista, erakunde eta publikok bat egiten dute artearen balioa, enpatia eta kausa sozialekiko konpromisoa aldarrikatzen dituen hitzordu honekin, kultura inpaktuarekin uztartuz.

 

LABORAL Kutxan bat gatoz arteak entretenitu ez ezik, hezi, sentsibilizatu eta batu ere egiten duelako ikuspegiarekin. Horregatik, harro gaude Fair Saturday bezalako ekimenak babesteaz, gizartea eraikitzeko beste modu bat dagoela erakusten dutenak: lankidetza, elkartasuna eta kultura helburu. Kulturaren alde egitea gizarte zuzenago, kritikoago eta gizatiarrago baten alde egitea ere badelako.


Zein da zure erreakzioa?