100 euro zozkatuko ditugu: gure Online Bankako funtzionalitate hauen artean zein iruditzen zaizu erabilgarriena?

100 euro zozkatuko ditugu: gure Online Bankako funtzionalitate hauen artean zein iruditzen zaizu erabilgarriena?

1 min.

100 euro zozkatuko ditugu: gure Online Bankako funtzionalitate hauen artean zein iruditzen zaizu erabilgarriena?

Zaira Uriel Barrios izan da irabazlea. Zorionak!

Irabazi nahi al dituzu 100 euro oparitan? Ba al dakizu oso erraza dela? Utzi zure datuak inprimakian eta, proposatzen dizugun zerrendatik, hautatu gure Online Bankak eskaintzen dituen aukeretako bat. Markatu zure iritziz funtzionalitate erabilgarriena dena, hau da, zure ekonomia pertsonala, negoziokoa edo familiakoa hobeto kudeatzen gehien lagundu dizun hori.

Zure iritzia, funtsezko datua LABORAL Kutxarentzat

Gure produktuak eta zerbitzuak gero eta hobeak izatea nahi dugu. Horregatik, gure Online Bankak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, bizitzan gehien laguntzen dizun horri buruzko zure iritzia jakin nahi dugu. Lehenago ere izan gaituzu galdezka, publizitate-iragarkien artean zein gustatu zaizun gehien, zein kartel duzun gustukoen edo blog honetan zein post iruditu zaizun interesgarrien . Izan ere, zu hobeto ezagutzea lagungarri zaigu zure nahietara, beharretara eta lehentasunetara egokitzeko. Gainera, ezinbestekoa da gure estrategia omnikanalean aurrera egiteko, hau da, zerbitzu guztiak plataforma guztietan eskaintzeko, fisikoetan zein online-erakoetan.

100 euro oparitan

Irabazleetako bat bazara, zurekin harremanetan jarriko gara eta Gift4You online dendako kodea helaraziko dizugu. Kode horren truke, aisialdiko, gastronomiako, modako, bidaietako eta bestelako opari-sorta zabaletik gustukoen duzuna eraman ahal izango duzu.

Gure Online Bankak eskaintzen dituen honako aukera hauen artean bat hautatzea proposatzen dizugu. Guztiak dituzu inprimakiko zerrendan; inprimakian bertan utz ditzakezu zure datuak. Esaguzu, zein da zure ustez erabilgarriena?

  • Mugimenduak kontsultatzea
  • Mugikorrarekin ordaintzea
  • Kontaktuei dirua berehala bidaltzea
  • Kutxazainetik txartelik gabe ateratzea dirua
  • Produktuak kontratatzea
  • Bulegoak edo kutxazainak geolokalizatzea
  • Aseguruak gestionatzea

Zer diozu? Erabilgarrien iruditzen zaizuna aukeratu eta hobetzen lagunduko al diguzu? Erosketak egiteko 100 euro eskura ditzakezu; Gabonetarako primeran etorriko zaizkizu, seguru!


Zein da zure erreakzioa?