Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko iraila | LK Haurrak

Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko iraila | LK Haurrak

2 min.

Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko iraila | LK Haurrak

Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?

 

Irailean, udari agur esatea tokatzen den arren, oraindik uda giro dago eta gure pertsonaia faboritoetako baten udako abenturekin hasi dugu gure gomendioen zerrenda. Horrez gain, bi konbinazio ezohiko eta erakargarri proposatzen dizkizuegu: androideak eta futbola konbinatzen  dituen pelikula bat, eta superheroien generoa eta borroka mexikarra konbinatzen dituen telesail bat. Irakurtzeko, haurrak jaten dituen munstro baten eta haur baten arteko adiskidetasuna kontatzen duen ipuin bat ekarri dizuegu, eta irakurtzeaz gain, zuzenean ikusi dezakezuen beste bat. Eta bukatzeko, aplikazio bat ere badaukagu, etxeko txikienengan munduarekiko jakinmina eta zientziarekiko interesa pizteko.

 

📺 Animazioa

Kaixo, Timmy! Udako berezia

Ikasturtea hasteak ez du esan nahi ez direnik geratzen hondartzara edo igerilekura joateko egunak, eta oraindik garaiz gaude Shaun arditxoaren unibertsotik bere telesaila izatera pasatu zen Timmy txikiaren udako abentura berezi hau gomendatzeko.

 

📽️ Pelikula

Robotia

Androideak bizi diren mundu batean, futbolean jokatu nahi duen neska batek bere familia izango du kontra eta lagunak beharko ditu bere nahia betetzeko eta futbol-zelaian zein kanpoan zertarako gai den erakusteko.

 

🎞️ Telesaila

Ultra Violet eta Eskorpioi beltza

Adinez nagusitzeari buruzko komedia honetan, Estatu Batuetan bizi den mexikar jatorriko neskato batek botere bereziak lortzen ditu luchador maskara baten bidez, eta  bere botereak Eskorpio Beltza izeneko heroiarekin borrokatzeko erabiltzea erabakitzen du.

 

📖 Irakurgaia

Azazkalo

3 urtetik aurrerako haurrentzako ipuin honetan azazkalik sekula mozten ez duen aztia da protagonistas, haurrak ehizatzen dituena eta Azazkalo deiturikoa, egun batean, bere hurrengo biktima izan behar den haurra ezagutu eta lagun bat egiten duena.

 

🎭 Antzerkia

Harroxko

Irailaren 24an, Donostiako Loiola Kultur Etxean, Oihane Jaka idazleak eta Irati Peluaga ilustratzaileak Harroxko ipuinaren zuzeneko kontaketa egingo dute eta bertaratzen diren haurrek mundu arrosa batekin amesten duen lehoi horia ezagutzeko aukera izango dute.

 

📱 Aplikazioa

Nola dabil?

Aplikazio honekin, haurrak zientzialari gisa arituko dira; sumendiek, lurrikarek, energiak, edo landareek nola funtzionatzen duten deskubrituz, modu interaktiboan eta dibertigarrian, animazioak ikusten, irakurtzen, esperimentuak egiten, eta beste modu askotara.


Zein da zure erreakzioa?