Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko iraila | LK Gazteak

Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko iraila | LK Gazteak

2 min.

Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko iraila | LK Gazteak

Gazte, nerabe, eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak bilatzen dituzue?

 

Irailean, urtero bezala, ikasturte berri bati hasiera emateko indarrak batu behar diren hilabetean, ikasturte berria eskola oso desberdin batean hasi behar duten neska-mutilei buruzko telesail bat dakarkizuegu, eta udako kanpalekuetako azken gauean desagertzen diren nerabeei buruzko beste bat. Animea maite baduzue dagoeneko maite duzuen klasiko bat ere badugu, eta inoiz Erasmus programan edo antzeko batean parte hartzera animatzen bazarete, interesatuko zaizun saio bat. Azkenik, beti diruz juxtu-juxtu ibiltzen diren gazteei zuzendutako bideopodcast bat ere badugu, eta gazteak ezin hobeto ezagutzen dituen idazle beterano baten eleberri fenomenal bat.

 

📺 Marrazki bizidunak

Naruto

Primeran plataformak animea maite duten ikusleek ondo ezaguten duten telesail bat ekarri du bere katalogora, Masashi Kishimotoren manga ezagunean oinarritutako anime klasiko bat, ninja izan nahi duen Naturo izeneko mutikoaren abenturak kontatzen dituena.

 

🎞️ Telesaila

Boarders

Londreseko bazterrean bizi diren langile familietako 5 gaztek familia aberatsen seme-alabentzako barnetegi batean ikasteko bekak lortzen dituztenean hasten da BBCren eskutik datorren telesail hau, klase desberdinetako gazteen bizipenak jarraitzen dituena.

 

🎞️ Telesaila

Jo Mai Mai

Katalunian ekoitzitako telesail honen abiapuntua kanpalekuetan dauden 5 gazteren desagerketa da baina erreskate taldeek bilatzen dituzten bitartean, gazte horien bizipenak, harremanak, gatazkak eta arazoak ezagutuko ditugu, Mai izeneko begiralearen bidez.

 

📽️ Dokumentala

EHrasmus

12 kapitulutan zehar, Erasmus+ programan parte hartu zuten 5 gazteren benetako bizipenak kontatzen dituen telesaila, egunen baten antzeko zerbait egin nahi duten gazteei bereziki interesatuko zaiena.

 

🎙️ Bideopodcasta

Juxtu-juxtu

Gazteei egunerokoan lagungarri izango zaizkien aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzea da bideopodcast berri honen helburua, umorez, gertutasunez eta Janire Atxurra aurkezlearen eskutik.

 

📗 Literatura

Malkoak euritan

Jordi Sierra i Fabraren intrigazko eleberri honetan musikari ezagun baten ustezko suizidioa argitzeko intriga bat planteatzen zaigu, idazle katalanak gazteen literaturan askotan erakutsi duen profesionaltasunarekin, gaitasunarekin eta trebetasunarekin.


Zein da zure erreakzioa?