Hankak pixka bat jipoitzeko 20 bizikleta-ibilbide

Hankak pixka bat jipoitzeko 20 bizikleta-ibilbide

2 min.

Hankak pixka bat jipoitzeko 20 bizikleta-ibilbide

LABORAL Kutxan txirrindularitza babesten dugu eta, horregatik, ibilbideen lehiaketa bat egiten ari gara. Zuen ibilbiderik gogokoenak partekatzera gonbidatzen zaituztegu. Trukean, ekipamendu osoa lor dezakezue. Hilabete honetan, ibilbide gogorrak eskatu dizkizuegu, eta dagoeneko 20 proposamen bikain jaso ditugu. Gure Wikiloc profilean ikus ditzakezue.
loIbilbide gogorrak. Horixe eskatu genizuen gure azken lehiaketan, eta horixe lortu dugu parte hartu duten pertsonengandik. Maila ezberdineko 20 ibilbide dira, guzti-guztiak hankak jipoitzeko modukoak, saioa amaitzean izerdia erruz bota izanaren sentsazioarekin bukatzeko. Zure maila edozein dela ere, begira itzazu ibilbideak. Ziur gaude zuretzako moduko bat aurkituko duzula, zure mailara, saiatzeko gogora eta entrenamendu-egutegira egokituko dena.

90 ibilbide baino gehiago dituzu eskura gure profilean

Halaxe da, bai. Laster helduko gara 100 ibilbidetara gure Wikiloc profilean zuei esker, hilero egiten dugun txirrindularientzako zozketan parte hartu duzuelako. Nahi duzun ibilbidea errazago aurki dezazun, zerrendaka banatu ditugu. Honako hauek aurki ditzakezu: «Hastapeneko ibilbideak», «Familientzako ibilbideak», «Paseatzeko ibilbideak» eta «Ibilbide gogorrak».

Eskerrik asko txirrindularitzaren inguruko komunitatea sortzen laguntzen diguzuen guztioi… eta inork ez dezala bizikleta eskegi, urtarrilean itzuliko baikara beste deialdi batekin eta zozkatu beharreko beste ekipamendu batekin. Gogoan izan: hilero zozkatuko ditugu LABORAL Kutxaren maillot bat, bidoi bat eta txano bat. Jarrai iezaguzue Twitterren eta Facebooken berritasunez jabetzeko, eta ez utzi parte hartzeari.

Laugarren zozketaren irabazlea: Urduñako gau-martxa

Laugarren lehiaketa, ibilbide gogorrei dagokiena, Oscar Sánchezek irabazi du, Urduñan, Bizkaiko lekurik ikusgarrienetako batean, urtero egiten den BTT gau-martxaren antzeko ibilbide batekin. Lasterketa paregabea da, paisaiaren aldetik balio handiko ingurune batean egiten dena, gauaren aterpean, bideak eta zidorrak zeharkatuz. Probaren distantzia ofiziala 27,6 kilometrokoa da eta 1.100 metroko desnibel positiboa du. Oscarrek bidali digun ibilbidea pixka bat desberdina da, baina ziur gaude hankak jipoitu nahi dituztenek gogoko izango dutela.

Hurrengo zozketetan parte hartu nahi al duzu?

Hurrengo zozketan parte hartu nahi baduzu, erne ibili: urtarrilaren hasieran iragarriko dugu. Prozedura ezagutzen duzue dagoeneko: ibilbidea .gpx formatuan bidali behar diguzue laboralkutxa@gmail.com helbide elektronikora edo whatsapp bidez 677 662 867 zenbakira. Bien bitartean, gure Wikiloc profilean bildu ditugun ibilbideez gozatzen jarrai dezakezue.


Zein da zure erreakzioa?