
2016an bloga sariz bete dugu 50 zozketarekin baino gehiagorekin
2017-01-23
2016an bloga sariz bete dugu 50 zozketarekin baino gehiagorekin
Gauza jakina dirudien arren, merezi du noizean behin gogoratzea LABORAL Kutxan egiten dugunak ez lukeela zentzurik izango gure bezerorik gabe. Blog honek ere ez luke gehiegi balioko hura irakurtzeko inor ez balego. Fideltasun hori eskertzea eta saritzea da, hain zuzen, blog honetan zozketa edo promozioren bat egiten dugun bakoitzean bilatzen duguna. Zentzu horretan, 2016 urtea oso positiboa izan zen, promozioen eta banatutako oparien kopurua handitu ahal izan baikenuen gure zozketa-sistemari egin genizkion hobekuntzei esker.
Astero zozketa bat
Gutxi gorabehera astero zozketa bat, abuztuan izan ezik. Horixe da 2016an erdietsi genuen batez bestekoa. 50 zozketa egin genituen, eta, besteak beste, lasterketetarako dortsalak eta musika- eta antzerki-ikuskizunetarako sarrerak banatu genituen, akzio-kamerak eta opari-txartelak ahaztu gabe. Promozio horietako batzuk berrikusiko ditugu.- 200 euroko opari-txartela egitasmo berri bati buruz hitz egitearen truke: "Hasi" hitza gaitzat zuen 2016ko egutegia promozionatzeko asmoz, urtearen hasieran galdetu genizuen zer egitasmo hasi behar zenuten urte horretan zehar. Espero dugu guztiak izango zirela arrakastatsuak!
- LABORAL Kutxaren produktu kuttunenetakoa den egutegia aitzakia bezala erabili dugu urte osoan zehar hainbat zozketatan:zuen argazki kuttunena aukeratzeko eskatzen genizuen honetan, ikasturtean zehar hasi nahiko zenituzketen egitasmoen argazkiak eskatzen genizkizuen honetan, bidaia bat hasteari buruz hitz egiten genuen honetan, edota Spotifyko zerrenda bat hasteko laguntza eskatzen genizuen beste honetan.
- Kukairen azken lana, Oskara, ikusteko sarrerak,: Urte osoan zehar, gure inguruko dantza-konpainiarik interesgarrienetako baten bira babestu genuen. Kukai deitzen da, euskal folklorearen onena biltzen du eta plazer handia izan da haren azken sorkuntza babestea.
- LABORAL Kutxak babestu duen beste bira bat Ken Zazpi taldearena izan da, Phoenicoperus diskoarekin dozenaka kontzertu egin dituen taldea. Oso gustuko dugu, gure zozketei esker, lan bikain horretaz gozatzeko aukera izan duzuela jakitea. Beste hainbat kontzertu handi ere eskaini dizuegu, James Newton Howardek Bilboko Euskalduna Jauregian eskaini zuena, adibidez.
- Bereziki interesatzen zaizkigu gizarte-bokazioa duten ekimenak; horregatik, hain zuzen, hasi gara 2016an Fair Saturday-ri laguntza eta babesa ematen; gizarte-ekimen baten alde, azaroko larunbat bat kulturaz eta musikaz betetzea proposatzen duen ekimen globala da Fair Saturday. Urteari hasiera emateko Bilboko kontzerturako zozketak sekulako arrakasta izan zuen.
- Baina musika eta dantza ez dira izan blog honetatik laguntza jaso duten bakarrak. Donostian, Europako kultura-hiriburutzaren baitan egin zen International Cheese Festival ekimenerako ere banatu genituen sarrerak, bai eta goi mailako gimnasia Gasteizera eraman zuen Euskal Gym festarako ere.
- Eta, noski, ez gara ahaztu oinarriko kirolaz, hamarkadetan zehar gure laguntza sendoa eta etengabea jaso baitu ekimen horrek, eta hala jarraitzen du. Gure blogean, urtean zehar babesten ditugun dozenaka kirol-probetako batzuetarako dortsalak ere zozketatu ditugu: Salamancako Maratoi Erdia, Lilatoia, Donostiako Maratoi Erdia, Bilbao Night Marathon, Arabako Errioxako Wine Run, Galarleiz Mendi Maratoia, Gasteizko Zikloturista Proba eta San Silvestre, Club Atlético San Sebastiánen triatloiak...
- Gainera, hilero 100 euroko opari-txartel bat ematen diogu Igerrak komunitatearekin batera antolatzen dugun Instagrameko lehiaketako argazki irabazleari. Hilez hil, harrituta uzten gaitu heltzen zaizkigun lanen kalitateak.
Dinamika erraza da eta erabat gardena
Gure zozketek beti dute helburu bera: ekimen interesgarriak eta babesten ditugun haien kultura-, gizarte- eta kirol-jarduerak ezagutaraztea eta zabaltzea, eta noski, opariak banatzea! Sarrera eta dortsaletatik hasi, eta opari-txartel edo akzio-kameretaraino.Eskatzen dizugun gauza bakarra online inprimaki bat betetzea izan ohi da, irabazlea izatea suertatuta ere, zurekin harremanetan jartzeko behar ditugun datuak izan ditzagun. Zozketa egin zen blogeko sarrera berean argitaratzen ditugu beti irabazleen izenak, edo zozketa iragarri zen post berean, Facebookez ari bagara. Gainera, posta elektronikoz zein telefonoz, beti jartzen gara harremanetan irabazlearekin bere saria nola jaso dezakeen, edo nola hasi daitekeen hura erabiltzen azaltzeko. Eta ausazko zozketa-sistema seguruari esker, lehiaketaren erabateko gardentasuna bermatzen dugu.
Kontatzen dizueguna zuen interesekoa izaten jarraitzea da guk nahi duguna, eta, noizean behin, zuen gertutasuna eta gugan duzuen konfiantza sari bat emanez eskertzea. Horregatik, 2017an ere zozketak egiten jarraituko dugu, zuek parte hartzen jarraituko duzuen esperantzaz.
Zein da zure erreakzioa?