2016an #hasiko ditugunak

2016an #hasiko ditugunak

3 min.

2016an #hasiko ditugunak

Hasteko, aurten aurrera eramango ditugun ekimen batzuen berri emango dizugu, baina aurretik, aurtengoan #hasi nahi duzun horretan zorterik onena izan dezazula opa dizugu.

#Hasi.Horixe izango da, seguruenik, 2016 honetan gehien erabiliko dugun hitza. Iaz ekin genion, ideia-lehiaketaren bidez gure egutegia sortzeko laguntza eskatu genizuenean (emaitzak hemen ikus ditzakezu), eta hurrengo 12 hilabeteetan ere ildo berari eutsiko diogu. Lehiaketak, aukera berriak sare sozialetan, gurekin harremanak izateko bestelako moduak…

2016an #hasiko ditugunak

LABORAL Kutxan honako hauek #hasi nahi ditugu aurten

  •   Lehenik eta behin, hileko lehen egunean LABORAL Kutxaren egutegiko argazkia izango duzu ikusgai gure Facebook-orrian, gure Twitterren eta baita Instagramen ere. Hilabete bakoitza ondo #hasi nahi dugulako.
  •   Sare sozialetan berritasun nabarmena izango dugu aurten: Instagramen izango gara. Mundu osoan 300 milioi erabiltzaile baino gehiago dituen sareko kide izango gara, Igerrak komunitatearen eskutik. Mundu osoko euskaldunak biltzen dituen Instagrameko komunitatearen laguntza izango dugu dagoeneko prestatzen ari garen lehiaketetan. Izan prest zure mugikorreko argazki-kamera, horren bidez 2016an opariak irabazteko aukera bat baino gehiago eskainiko baitizugu.
  •   Baina lehiaketa gehiago ere izango dira. Gaur bertan lehiaketa bat jarriko dugu abian Twitterreko gure jarraitzaileentzat. Hainbat txio argitaratuko ditugu (hau lehena) honako mezu honekin: “2016 honetan zerbait #Hasi behar duzu, erokeria bada ere. Hasteko, bertxiokatzen dutenen artean guk 200 euro zozkatuko ditugu Gift4you-n". Ikusten duzunez, zeure kontutik mezua bertxiokatu besterik ez duzu egin behar zozketan parte hartzeko, urtarrilaren 31ra arte (oinarriak hemen ikus ditzakezu).
  •   4.000 jarraitzaile baino gehiagorekin, sare sozialen artean Twitterren hazten ari gara gehien. Horregatik, abian jarri dugun lehiaketa ez da bakarra izango aurten. Udaberrian jarraitzaile-kateak sortzen saiatuko gara... sari eta guzti. Jakin-mina? Jarrai gaitzazu zure kontutik eta ez duzu aukerarik galduko.
  •   Gogoko al duzu musika? Musika zabaltzeko Spotify zerbitzua ezagutuko duzu, jakina, mundu osoan 75 milioi erabiltzaile dituena. Ba urteko lehen hiruhilekoan laguntza eskatuko dizugu LABORAL Kutxa lagun izan dezazun baita musika ona entzun nahi duzunean ere. Ez dizugu besterik argituko, baina jakin ezazu irrikatzen gaudela irakurtzeaz gain entzun ere egin gaitzazun!
  •   Edozer antolatzen hasteko oraindik goiz bada ere, agian hasia zara amesten aurten egin nahi duzun bidaiarekin, ezagutu nahi dituzun lekuekin. 2016an bidaia bat #hasi nahi baduzu, datorren udan saria irabaz dezakezula jakitea pozgarria irudituko zaizu. Adi blog honi.
  •   Ikasturtea #hasteak ere izango du saririk. Irailean, berriz, Twitter eta Facebook bidez banatuko ditu sariak LABORAL Kutxak.
  •   Esan dizugunez, #hasi hitza barra-barra erabiliko dugu aurten LABORAL Kutxak sarean dituen guneetan. Zurekin egon nahi dugu astea edo hilabetea, bidaia edo ikasturtea eta bestelakoak #hasten dituzunean; lagundu nahi dizugu zure negozioa #hasten, etorkizunerako aurrezten, zure etxea erosten, edo automobila, edo… behar duzuna.
Laburbilduz, 2016an zure ilusioei bultzada eman nahi diegu, benetan egin nahi duzun hori #hasi dezazun. Eta horretarako, 2016rako zozketen zerrenda aurkezten dizugu, gure sareei eta blogari erreparatu eta parte har dezazun:
UrtarrilaTwitterZozketa gure mezuak bertxiokatu dituztenen artean
MartxoaSpotifyLankidetza gure #hasi musika-zerrendan
ApirilaTropela.eusLABORAL Kutxa saria Euskal Herriko Itzulian
MaiatzaTwitter edo FacebookZozketa gure #hasi katean parte hartzen dutenen artean
MaiatzaTropela.eusLABORAL Kutxa saria Italiako Giroan
UztailaTropela.eusLABORAL Kutxa saria Frantziako Tourrean
AbuztuaBlogaBidaia #hasi gaiaren inguruko iruzkinen arteko lehiaketa
AbuztuaTropela.eusLABORAL Kutxa saria Espainiako Vueltan
IrailaTwitter edo FacebookIkasturtea #hasi lehiaketa
HileroInstagramInstagrameko argazki-lehiaketa, Igerrak komunitatearen lankidetzarekin
Eta noski, bertxioka gaitzazula eta urte hasieran sari bat irabazi dezazula gogoratuz #hasi nahi dugu.Gainerakoa poliki-poliki iritsiko da. Urte osoa dugu aurretik!


Zein da zure erreakzioa?