3/2015 LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena, zertan den, zehaztapen batzuk
2015-10-13
3/2015 LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena, zertan den, zehaztapen batzuk
Etxebizitza da gutariko bakoitzaren ardura handienetako bat. Iragan ekaineko 26an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Etxebizitzari buruzko lege berria (3/2015 LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena), eta irailaren 23an hartu zuen indarra, argitaratu zenetik harako hirugarren hilabetean. Eta idazki honetan ikusiko dugun legez, lege horretan aitortu egiten da etxebizitza duina izatea eskubide subjektiboa dela; horrez gain, alokairua sustatzeko neurri berriak dakartza, eta, bestalde, beste sistema "bidezko eta solidarioago" bat bideratu nahi du. Hura garatzeko dekretuak oraindik eman ez direnez gero, bien bitartean, oinarrizko erregulazioaren alderdi batzuk aipatu eta jorratuko ditugu.Etxebizitza eskubide subjektibo gisaEtxebizitza izatea eskubide subjektiboa dela aitortzen du lege berriak (gizakiaren izate berezkoa dela-eta egiten da aitorpen hori); eta lehen paragrafoan, jada, xedeei buruzko deklarazio bat egiten da.Etxebizitza izateko eskubidea nahitaezkoa da gizakiarentzat, funtsezko beste eskubide batzuk baldintzatzen baititu; adibidez, enplegua izatekoa, botoa ematekoa, prestazio eta zerbitzu publikoak jasotzekoa, seme-alabak eskolaratzekoa, kulturaz eta ingurumen egokiaz gozatzekoa, bizipenak senideekin eta lagunekin partekatzekoa, eta beste hainbat ere (...). Etxebizitza izateko eskubideak eta eskubide hori benetan gauzatzeak bizitza duin bat eramatea errazten eta ahalbidetzen diote gizakiari”.Beraz, aipatu dugun legez, kohesio soziala gauzatzeko garrantzitsua da etxebizitza, eta horixe da lege berriaren alderdi erabakigarrietarik bat.Behin-behineko araubide juridikoa.Harik eta aplikaziorako erregelamendu egokiak garatu arte, Legeak behin-behineko araubide juridiko bat ezartzen du, aipatu eskubidea bermatzeko dena.
- Lege hau indarrean sartzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita lehenengo urte naturalean, hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateek izango dute eskubidea, baldin eta urtean 15.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak badituzte eta dagokion erregistro ofizialean gutxienez lau urte badaramatzate izena emanda alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa.
- Lege hau indarrean sartu ondorengo bigarren urte naturalean, aurreko idatzi-zatian aurreikusitakoek ez ezik, bi kideko bizikidetza-unitateek ere izango dute eskubidea, baldin eta urtean 12.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak badituzte eta dagokion erregistro ofizialean gutxienez lau urte badaramatzate izena emanda alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa.
- Lege hau indarrean sartu eta hirugarren urte naturaletik aurrera, xedapen honetako aurreko bi idatzi-zatietan aurreikusitakoek ez ezik, kide bakarreko bizikidetza-unitateek ere izango dute eskubidea, baldin eta urtean 9.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak badituzte eta dagokion erregistro ofizialean gutxienez lau urte badaramatzate izena emanda alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa.
Zein da zure erreakzioa?